Lehen edizio hartatik 100 urte

Klasikoa(1)

Ordiziako Santa Ana jaien barruan, bada tradizio handiko kirol ekitaldi bat: Ordizia Klasikoa. Txirrindularitza proba horren 99. edizioa jokatuko da aurten, uztailaren 25ean, Txapel Gorri elkarteak antolatuta. 1922an antolatu zen lehen aldiz.

Uztailaren 25a txirrindularitzaren festa handiaren eguna izango da.  99. Ordizia Klasikoa txirrindularitza proba jokatuko baita egun horretan, Ordiziako Santa Ana festen barruan. Ordizia Klasikoa bezelako lasterketa gutxi dago; 1922an jaio zen amateur gisa, eta  1925etik aurrera hasi zen profesionala izaten. Egun bakarreko proben artean, bigarren zaharrena da, Espainia mailako egutegian. Proba hau, bere historia luzean, 36ko Gerraren ondorioz baino ez da eten, 1936an eta 1937an. Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren barruan ere ez zen gelditu; 2020an dataz aldatu zuten, uztailaren 25ean ospatu beharrean, urriaren 12ra atzeratu zuten, eta 2021ean itzuli zen ohiko datara. Azken bi urteetan, unean uneko segurtasun neurriak betetzeko protokolo zorrotzak bete behar izan dituzte. 2022ko 99.edizio honetan berreskuratuko dute betiko Ordizia Klasikoa.

Tourra ikusten ari ziren lagun talde baten ekimenez sortu zen. Txirrindularitzaren proba erreginaren ondoren, han ikusitakoa  Ordiziara ekartzeko erronka bete zuten, nolabait. Gerora, jakina da Santa Ana Kirol Klubak eta Club Deportivo Villafrancak hartu zutela lekukoa. Garairik modernoenean, 1940an, Txapel Gorri elkarteko Jose Luis Sanzen aita Angel Sanzek eta Josetxo Sarasolak hartu zuten proba antolatzeko ardura. Juan Migel Mujika, Josetxo Latorre, Jose Maria Zabala, Faustino Etxebarrieta eta Fernando Lekuona izan ziren proba honen pisua mantendu zutenak, eta haiek egindako lanari esker ere, bizirik eta indartsu mantentzen da lasterketa.

Maquetación 1 copiarAspalditik, Jose Luis Sanz da lasterketaren motorra, bihotza: «Nire oroitzapenak 1955era arte iristen dira, Jose Perez Francesek lehen aldiz irabazi zuenekoa. Helmuga Urdaneta kalean zegoen. Jendetza ikaragarria zegoen, balkoi guztiak jendez beteta zeuden». Gazte-gaztetatik bizi izan du Ordizia Klasikoa Sanzek. Proba horretan hazi dela esan daiteke: «1963an hasi nintzaion laguntzen aitari, antolakuntzan baitzegoen. Hasieran, gutunak gutunazaletan sartzen, ondoren, lasterketaren planoa eta profila egiten… Kotxeetan jartzen diren plakekin ere laguntzen nion». Horrela hasi zen.

Izen handien hitzordua

Lasterketa hau pasadizo askoz benetako ondarea da, baita txirrindularitzaren historiako izen garrantzitsuenena ere. Ordiziako Klasikoaren historia luzean sona handiko txirrindulariek parte hartu baitute, nahiz eta Frantziako Tourrarekin bat egiteak askotan zaildu duen parte-hartzea.

1922 urtean egin zuten lehenen edizio hartan Francisco Sarasola izan zen irabazle. Aurten, omenaldia egingo diote, eta duela 100 urteko balentria oroituko dute. Aipatu, Txomin Perurena ere omenduko dutela aurten. Perurenak 1971, 1972 eta 1976 urteetan irabazi zuen Ordizia Klasikoa.

Aspaldiko edizio haietan deigarriena  da txirrindulari kopurua. Lehen ez ziren inoiz ehun partaide lortzen. Deigarria da baita ere,  lehen, orain ez bezala, txirrindulari solteak ekartzen zituztela. Txirrindulari bat edo bi gonbidatzen zituzten, Felice Gimondi eta Gianni Motta etorri zirenean bezala. 1973an korritu zuen Gimondik. Urte horretan Munduko Txapelketa jokatu zen Bartzelonan eta irabazi egin zuen. Handik urtebetera, 1974an, Ordiziara itzuli zen. Garai haietan, txirrindulariei beraiei ordaintzen zitzaien. Orain taldeari ordaintzen zaio. Talde bakoitzak sei txirrindulari izaten ditu gutxienez.

Klasikoa

Ordizia Klasikoaren lehen edizioa, 1922. urtean. Francisco Sarasola izan zen irabazlea.

Ibilbideari dagokionez, 2007az geroztik antzeko ibilbidea egiten du urtero: bost itzuli 30 km inguruko zirkuitu batean, Ordizian hasi eta amaitzen dena, Abaltzisketa eta Altzo gainetatik igaroz (3. mailakoak). 40ko hamarkadan Legazpi, Bergara eta Deskargatik igarotzen zen, eta denbora luzez Gipuzkoako Itzulia egin zen (215 km). Klasikorik luzeena 1963koa izan zen, 225 kilometrokoa. «2014an Gaintza gaina sartu zen, 2014ko Euskal Herriko Itzuliko 1go etapan igo zen bera».

99. edizioa, goren mailara

Mendeurrenerako galaz jantziko da Ordizia Klasikoa. Jose Luis Sanz «pozik» dago maila goreneko kirol ikuskizuna bermatuta dagoelako. 22 taldek eman dute izena eta tartean izango dira, UAE Team Emirates, Astana Qazaqstan Team, Movistar Team, EF Education EasyPost, Israel Premier Tech eta Team BikeExchange Jayco izango dira World Tourreko taldeak. Azken laurak ez jaisteko lehian daude eta premiazkoak dituzte ZIU elkargoaren puntuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>