«Konpainiak egiten du opor lekua on»

Joseba-Berasategi

Umea zela Mikel Telleria gidariarena gerturatzen zen Joseba Berasategi (Zegama, 1985) bere lagunekin , «lasterketetako abenturak entzutera, eta autoa ikustera. Orain anaia Mikel eta biok elkar elikatzen dugu zaletasuna». 2016. urtean, Iñigo Alustizarekin Euskadiko rally txapelketan 2. izatera iritsi zen. Panda Raiden, berriz, parte hartzaile eta antolatzaile izan da. «Esperientzia benetan ederra da, autoa bezain garrantzitsuak baitira abentura eta sortutako lagunartea».

Ze zaletasun dituzu?
Musika, lagunekin garagardo bat hartzea…

Pelikula bat edo telesail bat.
Merli telesail kataluniarra.

Liburu bat.
El lapiz del carpintero.

Musika talde edo abeslari bat.
Nire burua engainatzea litzateke bakarra esatea.

Abesti bat.
Anariren Harriak.

Oporretarako leku bat.
Konpainiak egiten du opor lekua on.

Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure aitak utzi gintuenekoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun batek egindako marrazki bat.

Amets bat.
Dakar rallyan parte hartzea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Kuadrillakoen umeei goxokiak erosi eta horien poz aurpegia ikustea.

Goierriko txoko bat.
Oamendiko gaina.

Zegaman biziko ez bazina…
Zor morala daukat galdera honekin. Segurarrei esan izan diet, beraien burutik bizi izan naizela (gure amak ileapaindegia dauka Seguran). Bertan Zegaman bezalaxe sentitzen naizenez, Seguran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>