Bertsolaria eta pisu jaurtitzailea da Odei Lopez (Legorreta, 1988). Orain Bertsotruk egitasmoan parte hartzekoa da, baita sariketaren batean ere; hori dela eta lagun artean elkartu eta entrenatzen ari da. Atletismoan, berriz, Txindoki taldeko jaurtitzaileak entrenatzen ditu. Berak lesio baten ondorioz gazterik utzi behar izan bazuen ere, itxaropentsu dago gazteek egiten duten lanarekin.
Zer behar du pisu jaurtitzaile batek?
Gogoa, ilusioa, pasioa eta baldintza fisikoak.
Bertsolari bat.
Maialen Lujanbio.
Bertsotarako doinu bat.
Entzuteko Mainontzi eta aritzeko hamarreko txikiko edozein.
Zaletasun bat.
Atletismo pistan egotea, egitea.
Pelikula bat.
Hurrengo geltokia, Legorretako oroimen historikoaren dokumentala.
Abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Laboaren Gure bazterrak edo Silvio Rodriguezen Ojala.
Janari bat.
Beste norbaitek prestatutako edozer.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Asturias.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bikotekide ohiaren postal bat.
Zeri diozu beldurra?
Neure buruari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire ingurukoak pozik ikusteak, adibidez atletak.
Goierriko txoko bat.
Hauxe bera, Aldapa Haundi elkartea.
Herriko alkate bazina…
Okerrago joango litzateke.
Legorretan biziko ez bazina…
Atletismo pista baten inguruan ziur. Argentinan?