Gabiriatik Gaintxikira, Leharrei lasterketaren ibilbideari jarraituz

Gabiriako Murgil gainetik Aralar aldera dagoen ikuspegia.

Gabiriako plazan (420 m.) hasi eta bukatzen da hamabi kilometroko ibilbide zirkular hau . Plazan bertan, ikurrinaren ondoan, iturria dago, eta haien parean ikusten den bideari heldu behar zaio Ardantza aldera joateko. Handik, Murgil gaina, Pagoeder, eta Trapalatatik Gaintxikira arteko hegi guztia zeharkatuta, Urkuxuko sakonetik Zuazola auzora jaisten da, atzera herri kaskora igotzeko. Leharrei mendi lasterketaren lehen zatia osatzen du ibilbideak.

Kilometro erdi pasatxo pistan eginda, Ardantzara iristen da. Egurrezko eserleku bat dago, eta baita plaka bat ere 1936ko gerran ibilitako gabiriar guztien omenez jarria 2012ko Aberri Egunean. Hogei metro aurrerago, baserri bidea utzi eta eskubitara hartu beharra dago Murgil mendi aldera, bertako zuhaitzei buruzko panel baten ondotik. Hantxe hasten da Murgil gainerako igoera (514 m.). Madariagagoikoa zozkerako pinudian sartuta Pagoederrera iristen da (545 m.), eta baita beheraxeago duen aterpera. Mendi lasterketako arrasto fuksiak dira erreferentzia.

Trapalatatik Gaintxikira

Zidor eta bide asko dago eremu honetan, eta karrerako arrastoak eta GR-arenak tartekatzen dira. GPSa lagungarri ona da lekua ezagutu ezean. Pinudi barreneko bide nahas-masean, Trapalata gainera (642 m.) ailegatzen da, eta bidezidorrari helduz, 500 metroan Goitegimendira (635 m.) eta aurreraxeago Potzuetagañara (622 m.), Gabiriaren eta Legazpiren arteko mugan. Handik Arrasatera eta Gaintxikira (587 m.) iristen da, hegian. Legazpiren ikuspegi ederra dago bertatik. Ibilbidearen erdia baino gehiago osatuta.

Basoegin hasten da jaitsiera, arrasto fuksiak gidari direla. Gabiriaren eta Aralarren ikuspegi ederra dago bertatik. Atagoitirako errepidean metro batzuk eginda, basora sartu behar da berriz, eta bidezidorretan behera egin. Pinudian hasieran eta ur-ertzeko baso mistoan ondoren, altuera galtzen du ibilbideak, eta tartean erreka-ziztor bat edo beste gurutzatu beharra dago –Urkuxu horietako bat–.

Urkuxu errekastoa behin baino gehiagotan gurutzatu ondoren, Zuazola auzora iristen da (10. km / 302 m.). Toki horren uzten da Leharrei lasterketaren bidea. Oñatibitxiki baserria eskubitara dela, Korta jatetxe aldera –Zuazola azpikoa– igo beharra dago. Errepidean metro batzuk eginda, Kaminogurutze baserriaren ondotik egin beharra dago Gabiriako herri kaskora arte dagoen hogei minutuko bidea.

FITXA TEKNIKOA

Iraupena
4 ordu
Luzera
12 Km
Desnibela goraka
457 m
Desnibela beheraka
457 m
Zailtasuna
Ertaina

PROFILA

BIDEOA

EGURALDIA

Iturria:tiempo.com

IBILBIDE GEHIAGO

Aztiriatik Otañura, Aizpuruko begiratokitik itzulingurua eginez

  • 6,5 Km
  • 2 ordu
  • 255 m

Gabiriako Aztiria auzoan hasi eta bukatzen da ibilbide zirkular hau, erretegiaren ondotik (605 m.). Hasierako metroak 500-600 metroak GR arrastoei segituz egin behar dira baserri bide batean, eta hortik Otaño-Otañu mendira (834 m.) bitarteko zatia Aztiriko mendi lasterketaren arrasto arrosak erreferentzia modura hartuta, Legazpiko lurretan. Beherakako zatirik handiena Zerain eta Mutiloako lurretan egiten da abiapuntura itzuli arte, tartean Aizpuruko gaina (698 m.) ezagutuz. 

IBILBIDEA IKUSI

Irimo, naturak eta historiak bat egiten duten Urretxuko mendia

  • 7 Km
  • 2 ordu
  • 422 m

Urretxuarren mendi kutuna da Irimo (902 m.), baita haren oinetan dauden Lizarriturri eta Iturraundi iturriak ere. Santa Barbarako ermitan hasi eta bukatzen den ibilbide zirkular honek Irimoko gurutzetik Meakara arteko gailurreria guztia zeharkatzen du. Duela berrehun urte soldadu frantsesek eta erregeek ere erabiltzen zituzten bideok, Europarako bidea paraje hauetatik igarotzen baitzen, Ipeñarrieta jauregia lekuko.

IBILBIDEA IKUSI

Urkillagatik Agautzera, baso, larre eta leize artean

  • 11 Km
  • 3.5 ordu
  • 525 m

Ataungo Aiako Urkillagako gaina eta Agautz mendia lotzen dituen ibilbide zirkular honek. Mendatearen ertz batean dagoen aparkalekutik abiatu, artadia, pagadia eta larreak zeharkatuta, Aralarren ikuspegi paregabea duen Agautz mendira iristen da. Sarastarriko gainera igo eta hango kobara sartzeko aukera ere ematen du ibilbide honek Lareoko urtegira pagadian behera jaitsi aurretik.

IBILBIDEA IKUSI

Txurrukopunta, eskuera dagoen lehen mila metrokoa

  • 7,5 Km
  • 2.5 ordu
  • 434 m

Zegamako Otsaurte bentako aparkalekutik (669 m.) abiatzen da ibilbide zirkular hau. Andra Mari baseliza eskubitara utzi, Beunda aldera doan pistan hartu, eta kanadiar pasabidea igaro eta beherala, Ultzama aldera jo behar da, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren puntu hori jarraituz. Ultzamara iristean, arrasto berde-zuriei jarraitu ehun metroan, eta belazean gora eginez iristen da Txurrukopuntara (998 m.). Naparraitzera eta Garagartzako txabolara jaitsi eta gero, SL-Gi 3004 bideari segika, basoko zidor eta pistetatik ailegatzen da abiapuntura.

IBILBIDEA IKUSI