Irimo, naturak eta historiak bat egiten duten Urretxuko mendia

Irimoko gurutzetik Urretxu-Zumarragara eta Goierri bailarara dagoen ikuspegia.

Urretxuarren mendi kutuna da Irimo (902 m.), baita haren oinetan dauden Lizarriturri eta Iturraundi iturriak ere. Santa Barbarako ermitan hasi eta bukatzen den ibilbide zirkular honek Irimoko gurutzetik Meakara arteko gailurreria guztia zeharkatzen du. Duela berrehun urte soldadu frantsesek eta erregeek ere erabiltzen zituzten bideok, Europarako bidea paraje hauetatik igarotzen baitzen, Ipeñarrieta jauregia lekuko.

1540. urterako eraikita zegoen Santa Barbarako baseliza ondotik abiatzen da ibilbide zirkular hau, 600 metro pasatxoko altueran. Martin Elizaldekoa eta Miguel Altzolakoa zumarragar arotzek egin zuten ermitaren zurezko lana. Haritzen gerizpean bidean abiatu eta berehala, Ipeñarrieta jauregi-baserria dago eskubitara, XVI-XVII. mendeetan hainbat gortesauren bizitoki eta bidaiari entzutetsuen ostatu izandakoa.

Iturraundiko hegian eskubira eginez Lizarriturri iturrira iristen da (712 m.). Urretxuko gazte talde batek Txindoki Mendigoizaileen Taldea izeneko elkartea sortu zueen 1935ean, eta hurrengo urtean, 1936ko ekainaren 28an, Lizarriturri inguruan isurtzen ziren urak bideratzeko iturria eraiki zuten inguruko baserritarren laguntzarekin. 1986ean, 50 urtera, beste plaka bat jarri zuten Urretxuko Mendigoizaleek. Emari handiko iturria da.

Irimoko aterpea eta gurutzea

Ibilbidearen lehen kilometroa osatuta, eta bidezidorrez betetako pinudi baten gora Urkieta da hurrengo helburua (794 m.). Handik, ehun metroko desnibela gaindituz, Irimoko aterpe eta burdinazko gurutzera ailegatzen da (852 m.). Auzolanean egin zuten baserritarrek eta kaletarrek, hilabete eskasean. 1955ko abuztuaren 4an hasi ziren eraikitzen 67.000 pezetako aurrekontuarekin, eta omenaldi xume bat eginez bukatu zuten 1955ko irailaren 11n. Begiratoki aparta da. Bigarren kilometro ere, eginda.

Zazpi puntuak lotzea da hurrengoa: Irimoko gailurra (902 m.), Trintxuleku (866 m.), Mugarrisakon parajea (823 m.) eta Meaka (833), besteak beste. Inguruko horretan eraiki nahi duten zentral eolikoari buruzko informazio-protesta kartelak topatuko ditu mendizaleak. Hortik aurrerakoa jaitsiera da guztia, mendi eta baso pistei jarraituz. Arkaitzeta, Sasiola eta Iturraundiko iturria igarota, ibilbidearen lehen zatiarekin bat egiten du bideak Santa Barbarara iristeko.

FITXA TEKNIKOA

Iraupena
2 ordu
Luzera
7 Km
Desnibela goraka
422 m
Desnibela beheraka
422 m
Zailtasuna
Erraza

PROFILA

BIDEOA

EGURALDIA

Iturria:tiempo.com

IBILBIDE GEHIAGO

Gabiriatik Gaintxikira, Leharrei lasterketaren ibilbideari jarraituz

  • 12 Km
  • 4 ordu
  • 457 m

Gabiriako plazan (420 m.) hasi eta bukatzen da hamabi kilometroko ibilbide zirkular hau . Plazan bertan, ikurrinaren ondoan, iturria dago, eta haien parean ikusten den bideari heldu behar zaio Ardantza aldera joateko. Handik, Murgil gaina, Pagoeder, eta Trapalatatik Gaintxikira arteko hegi guztia zeharkatuta, Urkuxuko sakonetik Zuazola auzora jaisten da, atzera herri kaskora igotzeko. Leharrei mendi lasterketaren lehen zatia osatzen du ibilbideak.

IBILBIDEA IKUSI

Aztiriatik Otañura, Aizpuruko begiratokitik itzulingurua eginez

  • 6,5 Km
  • 2 ordu
  • 255 m

Gabiriako Aztiria auzoan hasi eta bukatzen da ibilbide zirkular hau, erretegiaren ondotik (605 m.). Hasierako metroak 500-600 metroak GR arrastoei segituz egin behar dira baserri bide batean, eta hortik Otaño-Otañu mendira (834 m.) bitarteko zatia Aztiriko mendi lasterketaren arrasto arrosak erreferentzia modura hartuta, Legazpiko lurretan. Beherakako zatirik handiena Zerain eta Mutiloako lurretan egiten da abiapuntura itzuli arte, tartean Aizpuruko gaina (698 m.) ezagutuz. 

IBILBIDEA IKUSI

Urkillagatik Agautzera, baso, larre eta leize artean

  • 11 Km
  • 3.5 ordu
  • 525 m

Ataungo Aiako Urkillagako gaina eta Agautz mendia lotzen dituen ibilbide zirkular honek. Mendatearen ertz batean dagoen aparkalekutik abiatu, artadia, pagadia eta larreak zeharkatuta, Aralarren ikuspegi paregabea duen Agautz mendira iristen da. Sarastarriko gainera igo eta hango kobara sartzeko aukera ere ematen du ibilbide honek Lareoko urtegira pagadian behera jaitsi aurretik.

IBILBIDEA IKUSI

Txurrukopunta, eskuera dagoen lehen mila metrokoa

  • 7,5 Km
  • 2.5 ordu
  • 434 m

Zegamako Otsaurte bentako aparkalekutik (669 m.) abiatzen da ibilbide zirkular hau. Andra Mari baseliza eskubitara utzi, Beunda aldera doan pistan hartu, eta kanadiar pasabidea igaro eta beherala, Ultzama aldera jo behar da, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren puntu hori jarraituz. Ultzamara iristean, arrasto berde-zuriei jarraitu ehun metroan, eta belazean gora eginez iristen da Txurrukopuntara (998 m.). Naparraitzera eta Garagartzako txabolara jaitsi eta gero, SL-Gi 3004 bideari segika, basoko zidor eta pistetatik ailegatzen da abiapuntura.

IBILBIDEA IKUSI