Urkillagatik Agautzera, baso, larre eta leize artean

Agautz mendiaren gailurretik (975 m.) Aralarko goi larreetara dagoen ikuspegia.

Ataungo Aiako Urkillagako gaina eta Agautz mendia lotzen dituen ibilbide zirkular honek. Mendatearen ertz batean dagoen aparkalekutik abiatu, artadia, pagadia eta larreak zeharkatuta, Aralarren ikuspegi paregabea duen Agautz mendira iristen da. Sarastarriko gainera igo eta hango kobara sartzeko aukera ere ematen du ibilbide honek Lareoko urtegira pagadian behera jaitsi aurretik. Aralarko parke naturalaren barruan dago.

Bostehun metro pasako garaieran abiatzen da ibilbidea, Urkillagako gainean. Hantxe bertan Agautz mendia 3,5 kilometrora dagoen seinalea ikusiko du ibiltariak. GR arrasto zuri-gorriei jarraika egin beharra dago bidea, hasieran artadian, eremu misto batean gero, goraxeago pagadian eta azkenik larre eremu batean. Hango ertz batean dago Muñoaundi edo Agautz mendiaren gailurra (974 m.). Eremu garbi eta haizetsua da.

Agautzeko gailurretik Lareora

Aizkoate, Intzartu eta Arastortzeko gailurreria alde batean, Ausa-Gaztelu, Txindoki eta Aralako goi-larreak bestean eta Nafarroa aldera begiratuta, pagadi zabalak eta Lareoko urtegia sumatzen dira. Agauztik Sastarri alderako noranzkoa hartu beharra dago GR arrastoei segika, harresia eskubitara utzita. Hor hastean da beheranzko bidea, pagadian dagoen bidezidorrari jarraituz Lareoko urtegirantz (745 m).

Lareo inguratzen duen pistan metro batzuk egin eta gero, bidea ixten duen langa batera iristen da. GR arrastoek Lareotik Lizarrustira joateko bidea adierazten dute. Horiek ezkerretara utzi, langa gurutzatu eta Urkillagako gainera doan pistari jarraitu behar zaio. Lau kilometro dira pistaz.

FITXA TEKNIKOA

Iraupena
3.5 ordu
Luzera
11 Km
Desnibela goraka
525 m
Desnibela beheraka
528 m
Zailtasuna
Ertaina

PROFILA

BIDEOA

EGURALDIA

Iturria:tiempo.com

IBILBIDE GEHIAGO

Gabiriatik Gaintxikira, Leharrei lasterketaren ibilbideari jarraituz

  • 12 Km
  • 4 ordu
  • 457 m

Gabiriako plazan (420 m.) hasi eta bukatzen da hamabi kilometroko ibilbide zirkular hau . Plazan bertan, ikurrinaren ondoan, iturria dago, eta haien parean ikusten den bideari heldu behar zaio Ardantza aldera joateko. Handik, Murgil gaina, Pagoeder, eta Trapalatatik Gaintxikira arteko hegi guztia zeharkatuta, Urkuxuko sakonetik Zuazola auzora jaisten da, atzera herri kaskora igotzeko. Leharrei mendi lasterketaren lehen zatia osatzen du ibilbideak.

IBILBIDEA IKUSI

Aztiriatik Otañura, Aizpuruko begiratokitik itzulingurua eginez

  • 6,5 Km
  • 2 ordu
  • 255 m

Gabiriako Aztiria auzoan hasi eta bukatzen da ibilbide zirkular hau, erretegiaren ondotik (605 m.). Hasierako metroak 500-600 metroak GR arrastoei segituz egin behar dira baserri bide batean, eta hortik Otaño-Otañu mendira (834 m.) bitarteko zatia Aztiriko mendi lasterketaren arrasto arrosak erreferentzia modura hartuta, Legazpiko lurretan. Beherakako zatirik handiena Zerain eta Mutiloako lurretan egiten da abiapuntura itzuli arte, tartean Aizpuruko gaina (698 m.) ezagutuz. 

IBILBIDEA IKUSI

Irimo, naturak eta historiak bat egiten duten Urretxuko mendia

  • 7 Km
  • 2 ordu
  • 422 m

Urretxuarren mendi kutuna da Irimo (902 m.), baita haren oinetan dauden Lizarriturri eta Iturraundi iturriak ere. Santa Barbarako ermitan hasi eta bukatzen den ibilbide zirkular honek Irimoko gurutzetik Meakara arteko gailurreria guztia zeharkatzen du. Duela berrehun urte soldadu frantsesek eta erregeek ere erabiltzen zituzten bideok, Europarako bidea paraje hauetatik igarotzen baitzen, Ipeñarrieta jauregia lekuko.

IBILBIDEA IKUSI

Txurrukopunta, eskuera dagoen lehen mila metrokoa

  • 7,5 Km
  • 2.5 ordu
  • 434 m

Zegamako Otsaurte bentako aparkalekutik (669 m.) abiatzen da ibilbide zirkular hau. Andra Mari baseliza eskubitara utzi, Beunda aldera doan pistan hartu, eta kanadiar pasabidea igaro eta beherala, Ultzama aldera jo behar da, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren puntu hori jarraituz. Ultzamara iristean, arrasto berde-zuriei jarraitu ehun metroan, eta belazean gora eginez iristen da Txurrukopuntara (998 m.). Naparraitzera eta Garagartzako txabolara jaitsi eta gero, SL-Gi 3004 bideari segika, basoko zidor eta pistetatik ailegatzen da abiapuntura.

IBILBIDEA IKUSI