Garikoitz Arrieta: «Lehengusuok baserrian sagardoa egiteko ohitura berreskuratu dugu»

Garikoitz Arrietak (Olaberria, 1975) palan jokatzen du, eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat txapelketa irabazi ditu.
Zaletasun bat.
Kirola egiteaz gain, bertsolaritza. Bertsolarien artean, Amets Arzallus eta Sustrai Colina ditut gustuko.
Oporretarako leku bat.
Egiptora joan nahi dut.
Liburu bat.
Ez dut denbora asko hartzen liburuak irakurtzeko. Egunkaria, ordea, irakurtzen dut.
Musika talde bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Latzen taldearen Laztana.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bat baino gehiago oroitzen dut.
Amets bat.
Arlo pertsonalean aita izatea eta, bestelakoan, Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzeko eskubidea izatea.
Janari bat.
Amak larunbatetan oilaskoarekin eta txorizoarekin egiten duen arroza.
Edari bat.
Sagardoa. Lehengusuok baserrian sagardoa egiteko ohitura berreskuratu dugu.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Azkenekoa: duela gutxi nire urtebetetze eguna izan zen eta neskalagunak talasoterapia batera eraman ninduen.
Gorroto duzuna.
Gezurra eta faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Irumugata punta.
Herriko alkate bazina.
Euskara bultzatuko nuke, eta herriko gazteen beharretara egokitutako etxebizitzak egingo nituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>