«Bi lagun sakakortxo banarekin, baina ardorik gabe igo ginen Aizkorrira»

Joseba Telleria (Segura, 1963) irakasle lanetan ari da Beasain Institutuan. Aurrez AEKko irakasle izana, urteetan Goierritarrako kronista ere bai. 2014ko Segurako egutegia egiteko argazki lehiaketa irabazi berri du. Segurako talogileekin ere aritzen da noizean behin.

191984Taloa ala ogitartekoa?
Onak badira, biak.

Taloa zerekin gustatzen zaizu?
Hirugiharra eta gazta.

Zaletasun bat.
Lagunartean ibiltzea.

Liburu bat.
Amaitu gabe daukadan umorezko relato bat. Zenbait herritar dira protagonista. Izenburua erabaki gabe daukat.

Pelikula bat.
La lista de Schindler.

Musika talde bat.
Reincidentes.

Abesti bat.
Gogoaren baitan (Anje Duhalde).

Janari bat.
Arkume errea letxugarekin.

Edari bat.
Arabar Errioxako urteko ardoa.

Oporretarako leku bat.
Asturias.

Amets bat.
Batzuk bete dira, beste batzurekin amesten jarraitu behar.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Soldadutzatik libratu nintzenekoa. Bi lagun sakakortxo banarekin, baina ardorik gabe Aizkorrira igo ginekoa…

Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitonak txikitan baserrian egin zidan txabola.

Gorroto duzuna.
Egi absolutuaren jabe izatearen ustea.

Goierriko txoko bat.
San Adrian ingurua.

Seguran biziko ez bazina…
Zegaman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>