Beasain aurrez aurre

OLYMPUS DIGITAL CAMERABeasaingo  herriko plazatik, Loinazko San Martin plazatik, hasiko dugu gaurko ibilbidea.  Senpere kaletik barrena, Lazkao aldera egingo dugu, Txintxurreta etxe pareraino. Errepidea zeharkatu eta Ugartemendi auzo aldera hartuko dugu. Txindoki Institutik gora eginez, eskuinera dagoen lehenengo bideari helduko diogu, Ugartemendi goikoa baserriraino. Hemen berriz ere eskuineko bidea hartuko dugu aldapa gora eginez.
Ugartemendiko ur biltegira dagoen utzi, eta eskuin aldera dagoen bidean jarraituko dugu.

Pinu arteko bidean gora eta behera eginez, Beasainen beste aurpegia ezagutuko dugu. Beasain eta Usurbe parez pare ikusiz,  Zunzunegi, Atari-Eder eta Txintxurreta baserrietaraino iritsiko gara.  Herriko azokan saltzen dituzten barazki asko bertakoak dira. Txintxurreta aurrean dugula, eskuin aldera hartuko dugu aldapa behera. Baserrigunetik kale aldera jaisten hasiko gara poliki-poliki.

Berehala ezker aldean, burdinezko hesi gorria eta  Indar enpresaren teilatua ikusten hasiko gara. Aizkorri mendikatea ere ikusiko dugu ibilbidearen zati horretan. Beheraxeago eginda, errepidea utzi eta eskuinera dagoen bidetxoari jarraituko diogu.

Autobide gainetik
ibilbideaN-1 autobide nagusia gainetik pasako dugu burdinezko zubi gorritik, ibilgailuen hotsaren laguntzarekin. Eta aurreraxeago, burdinezko beste zubi batetik, trenbidea pasako dugu. Eskilarak jaitsi eta Beasaingo Igartza futbol zelai ondora iritsiko gara. Eskuin aldera hartuko dugu, trenbidearen ertzetik. Ezker aldera gelditzen den etxe multzoa pasatakoan, ezkerrera egingo dugu, harrizko bidean, Igartza Monumentu Multzora iristeko. Burdinola, errota, ermita, jauregia, zubia eta Dolarea ikus daitezke bertan.  Zutik irauten duen Euskal Herriko monumentu multzorik garrantzitsuenetakoa da. Done Jakue Bideko zati da, eta Eusko Jaurlaritzak 2012an Kultur Ondare izendatu zuen.

Igartzako zubitik eskuin aldera hartuko dugu, bidegorria ezkerrean dugula. Metro gutxira, eskuinean, 36ko gerran Beasainen fusilatu zituzten  herritarren omenezko eskultura ikus daiteke. Nafarroa etorbidea puntarik punta pasa, Kale Nagusian sartu eta berehala iritsiko gara berriz Loinazko San Martin plazara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>