Irimoko gurutzea eta aterpea

Irimoko_gurutzea_eta_aterp1955eko irailean inauguratu ziren gaur egun ezagutzen ditugun Irimoko gurutzea eta aterpea. Garai hartako parrokoak meza eman zuen eta jende asko elkartu zen bertan; terraza eta pareko zelaia jendez gainezka zeudela gogoratzen dute parte hartu zutenek.

Gurutze berria egiteko ideia Torcida elkartekoena izan zen, baina Goierri elkartearen eta herriko eta kanpoko beste horrenbeste gazteren laguntzarekin egin zen. Gurutzea Iberdueroren posteak egiteko materialarekin egin zuten Francisco Alberdiren perrategian. Idiek lagunduta igo zuten goraino. Aterpea, aldiz, bertan aurkitutako harriekin eraiki zuten eta porlana Honorio Alberdik eman zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>