‘Papelerakoak’ Amasan

Papelerako_langileak_Amasa

Zegamaren susperraldi ekonomikoa paper-fabrikari –edo Zegaman esaten duten bezala papelerari– lotua egon zen. Irudikoak fabrika hartako langileak dira, baina, ez daude lanean: Amasako jatetxe batean daude. Argazkian blusa zuriz eta gona estanpatuz erdiko blokean agertzen den Begoña Artolaren arabera, 1963 ingurukoa izango da argazki hau: «Uztailaren 18an Francoren eguna ospatzen zen eta lantegiak itxita egoten ziren. Papelerako langileoi, opari moduan edo, irteerak antolatzen zizkiguten nagusiek».

Irudikoa Amasan dago, Arantzabi jatetxean. «Fama handiko jatetxea zen, ni orduan eta boda batean ere izan nintzen bertan. Eta bazuen bitxikeria bat: ikuilua zegoen jatetxearen sarreran, animalia eta guzti».

1961ean Madrilera joan  ziren  langileak Francoren eguna aitzakia hartuta, eta beraientzat «sekulako irteera» izan zela gogoan du. «Egun hartan desfilea izan zen eta hura ikustera ere joan ginen. Oso leku onean genuen hotela, eta gogoratzen dut, Galerias Preciados izeneko denda handia gure hoteletik gertu genuela.  Eskailera mekanikoak zeuden han. Zer gustura ibili ginen han, gora eta behera! Nobedadea, badakizu…». Beasaingo Castillo jatetxean  bazkaldu zutenekoa ere gogoan du Artolak.

Irudian honakoak agertzen dira, ezker-eskuin: Maria Dolores Agirre, Arantxa Irastorza, Mari Karmen Ormazabal, Begoña Artola, Ramon Otaegi, Santi Irastorza, Kasi Irastorza, Kontxi Otaegi, Pili Garcia goian eta Juani Azurmendi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>