«Zozoakbeleariipurbeltz jendilajea gorroto dut»

ETBko Teknopolis saioko aurkezlea da Iñaki Leturia (Ormaiztegi, 1970), hala ere, jendeak gehiago ezagutzen du Bertatik Bertarako garaitik. Beti telebistan lan egin du, «baina zappinean ez dut niretzako moduko ezer aurkitzen, eta horrek tristetu egiten nau, batez ere euskal telebista publikora iristen naizenean».

I_aki_LeturiaZein da egin duzun elkarrizketa kuttunena?
Koroideremiari buruz egin nien itsu gelditzeko arriskua duten lau haurren gurasoei. Harrigarria ze indarra eta esperantza duten gaitzari aurre egiteko.

Zaletasun bat.
Bila aritzea: fosilak eta mineralak, loreak eta landareak, hondartzan karramarroak… baina batez ere perretxikoak.

Pelikula bat.
The quiet man, John Ford-ena.

Liburu bat.
El lápiz del carpintero, Manuel Rivasena.

Musika talde bat.
Paul Weller ibili denetako bat, The Jam edo Style Council.

Abesti bat.
Egile beraren Walls come tumbling down.

Janari bat.
Piper beteak, urdaizpikoa, tripakiak… etxeko tomatearekin.

Edari bat.
Menditik bueltako garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Toki eguzkitsu bat. Iaz Galizian, azaroko giroa izan genuen abuztuan.

Amets bat.
Erretiro lasaia eta osasuntsua, bihar!

Jaso duzun oparirik bereziena.
Joxe Mari Telleriaren margolan bat.

Gorroto duzuna.
Zozoakbeleariipurbeltz jendilajea.

Goierriko txoko bat.
Oamendi.

Herriko alkate bazina…
Lan egingo nuke gogor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>