«Nik egindako txistorra eta txorizoa eta anaiaren odolkiak jaten ditut gustuen»

Benito DebaBenito Debak (Aztiria, 1964) ia bizitza osoa darama harakin lanetan. Ormaiztegi bere odolkiengatik ezaguna bada ere, berak ez ditu odolkiak egiten, saltxitxak, txorizoak eta txistorra baizik. Makina bat sari irabazi du bere hestebeteekin.

Zer du ona zure lanbideak?

Bezeroekin hartu-emana.

Eta gogorra?

Ordutegia eta pazientzia asko behar dela.

Haragi asko jaten al da?

Geroz eta gutxiago. Eskerrak guk egiten ditugun hestebeteak ondo saltzen diren.

Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizun hestebeteak?

Nik neuk egindako txistorra eta txorizoa. Eta anaiaren odolkiak, noski!

Zein zaletasun dituzu?

Mendian ibiltzea, txakurrekin.

Mendi bat.

Otaño eta Haizeleku.

Musika talde bat.

Trikitixa, Benito Lertxundi…

Abesti bat.

Xalbadorren heriotzean.

Janari bat.

Babarrunak.

Edari bat.

Sagardoa.

Oporretarako leku bat.

Ez gara askotan joaten.

Goierriko txoko bat.

Aztiria aldea.

Amets bat?

Seme-alabek ikasketak bukatzen dituztenean lana aurkitzea eta osasuna izatea.

Zure bitzitzako egun bereziena.

Seme-alaben jaiotze egunak.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Tokatu zaidan emaztea.

Gorroto duzuna.

Gezurra eta bidegabekeria.

Ormaiztegiko alkatea bazina…

Bideak konpondu eta aparkaleku gehiago jarriko nituzke.

Aztirian biziko ez bazina…

Inon ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>