Ilargiaren indarra Aste Santuan

Laureano Telleriak altxor ugari du paper artean gordeta.

Laureano Telleriak altxor ugari du paper artean gordeta.

Aste Santua oso goiz dator aurten, baina goizago ere izan daiteke, martxoaren 22an hain zuzen ere.

Segurako Aste Santuko prozesioak antolatzen 33 bat urte daramatza Laureano Telleriak, Jose Luis Etxeberriarekin batera. Urtero egun desberdinean ospatzen da Aste Santua, baina Telleriak ondo baino hobeto ezagutzen ditu horren arrazoiak: «Udaberriko lehenengo ilargi betetik hurrengo igandea da Pazkoa».

Segurarrak zehaztu duenez, Niceako Kontzilioak 325. urtean erabaki horixe hartu zuen eta harrezkeroztik, egun desberdinetan ospatzen da Aste Santua. Telleriak 1883 eta 2200. urtera arteko Pazko Egunak zehazten dituen orritxoa ondo baino hobeto gordeta duen altxorra da: «Erroman lortu nuen», gogoratu du.

Aurten, esate baterako, martxoaren 27an izango da Pazko Eguna; datorren urtean, berriz, apirilaren 16an. «Aurten goiz dator Aste Santua, baina izan litekeen goizena martxoaren 22a da», zehaztu du. 1818. urtean izan zen egun horretan Pazko Eguna azkeneko aldiz; «hurrengo goizena 2285. urtean izango da». Beranduena, berriz, apirilaren 25ean izan daiteke. «1943an izan zen egun horretan. Ni gogoratzen naiz horretaz, 12 urte nituen. San Joan eguna Corpus eguna izan zen», gogoratu du. Apirilaren 25ean 2038. urtean izango da berriz Pazko Eguna.

Inauteriak eta Azintzio

Pazko Egunaren arabera urteko beste egun batzuk zehazten dira: Inauteriak, Azintzio eguna (Beasaingo eta Legorretako festak, adibidez), Pentekoste (Zegamako erromesaldi eguna), Corpus eguna eta Trinitate eguna (Idiazabaldarren erromesaldia). «Gainerako santu egun guztiak ez dira aldatzen», nabarmendu du.

Horren arabera, inauteriak goizen otsailaren 2an izan daitezke; eta beranduen martxoaren 7an. Batez ere tabernariek eskatu izan diote Telleriari urteko egun berezi horien egutegia. «Tolosako taberna batean 2035 urte arteko inauteriak noiz izango diren daukate jarrita, baita Segurako Santa Barbarako ermitan ere».

Datozen 10 urteetako Aste Santuaren egutegia

Urtea…..Pazko igandea…..Inauteriak……..Azintzio igandea
2017……apirilak 16 ………..martxoak 2…….maiatzak 28
2018……apirilak 1 ………….otsailak 15…….maiatzak 13
2019……apirilak 21…………martxoak 7…….ekainak 2
2020……apirilak 12…………otsailak 27……..maiatzak 24
2021……apiriak 4…………..otsailak 18………maiatzak 16
2022……apirilak 17…………martxoak 3……..maiatzak 29
2023……apirilak 9………….otsailak 23………maiatzak 21
2024 …..martxoak 31……..otsailak 15 ………maiatzak 12
2025……apirilak 20………..martxoak 6……….ekainak 1
2026……apirilak 5………….otsailak 19……….maiatzak 17

 

Segurako Aste Santuko egitaraua

Segurako Aste Santuko prozesioak 300 urte baino gehiagoko tradizioa du. Ostegun eta Ostiral Santu egunetako prozesioetan 350 herritar inguruk parte hartzen dute.

Aste SantuaMartxoak 24, Ostegun Santu eguna. 17:00etan Azken Afariko meza Parrokian. 18:15ean, prozesioa.

Martxoak 25, Ostiral Santu eguna. 08:00etan Gurutz bidea Santa Engrazitik. 16:30ean, Jaunaren Nekaldiaren Ospakizuna, Gurutzetik jaistea. Parrokian. 18:15ean, Prozesioa.

Martxoak 26, Larunbat Santu eguna. 21:30ean, Meza Santua Sorkundetarren komentuan.

Martxoak 27, Pazko Eguna. 11:00etan, Meza Nagusia Sorkundetarren komentuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>