«Euskara nire giltza da bertako kultura nolakoa den ezagutzeko»

Aurora_IzquierdoAurora Izquierdo (Soria, 1978) orain dela bi urte eta erditik bizi da Ormaiztegin. Zumarragako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan egiten du lan, erizaina da lanbidez, eta arrazoi horregatik etorri zen Ormaiztegira. Bokaziozko erizaina dela dio. Herrian inor ezagutzen ez zuen arren, «ormaiztegiarrei esker» erraza izan da beretzat herrian integratzea. Euskara ere ikasten ari da Maizpide euskaltegian. «Zaila bezain polita» egiten ari zaio euskara ikastea, baina bertan bizitzeko beharrezkoa dela uste du: «Euskara nire giltza da bertako kultura nolakoa den ezagutzeko».

Zein zaletasun dituzu?
Lagunekin egotea, irakurtzea, paseatzea…

Liburu bat.
Cancion de hielo y fuego.

Musika talde bat.
Ken Zazpi.

Abesti bat.
Itsasoa gara.

Janari bat.
Arroza, edozein modutan.

Edari bat.
Garagardoa.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gauza askok, zerrenda amaigabea daukat.

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.

Oporretarako leku bat.
Benasque harana (Huesca).

Amets bat.
Euskalduna izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Jendearen esker ona.

Gorroto duzuna.
Gezurrak.

Ormaiztegiko alkate bazina?
Ez dut uste izango nintzatekeenik, ez da nire esparrua.

Ormaiztegin biziko ez bazina?
Lazkaon, adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>