Aldaketaren isla

Ordiziako ikuspegia, 1860. urtean.

Ordiziako ikuspegia, 1860. urtean.

Ordiziako irudi zaharren erakusketa eta Oianguko zuhaitzak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dituzte Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Ordiziako Udalak. Paisaia bizia. Paisaia eraikuntza lelopean, jardunaldi horien helburua ondarea ba-lioan jartzea da, herritarrei ondarea beste modu batean gerturatuz, hainbat gai oinarri hartuta. Gipuzkoan, ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritan. Azaroaren 9ra bitarte luzatuko da egitaraua.

Ordiziako ekintzak

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Ordiziak bere 750 urtetan izan duen paisaia aldaketa islatzen duten grabatu eta irudien erakusketa prestatu du Ordiziako Udalak. Gure iragana elkartearen laguntzarekin prestatu du eta hilaren 18ra bitarte egongo da ikusgai. Horrez gain, bihar larunbata, bisita gidatua egingo  dute, euskaraz 11:00etan eta 12:00etan gazteleraz.

Erakusketa, Ordiziako 10 irudik osatzen dute. Grabatuak Gregorio Hombrados Oñativia margolari zarauztarrarenak dira eta bere ustez Villafranca hiribilduaren XVI. mendeko itxura nolakoa izan zitekeen erakusten dute. Argazki zaharrak, berriz, Ordiziako artxiboan dauden irudiak dira. Argazki zaharrena 1860 urtekoa da eta erakusketan jarrita dago.

Bestalde, ondareari buruzko jardunaldi hauetan natura ir-teera ere antolatu dute Oianguko parkean dauden zuhaitz eta zuhaixkak ezagutzeko. Ibilbide gidatua atzo egin zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>