Baraualdia: «Konponketa lanengatik itxita»

Garbiñe EtxanizPedro Lain Entralgo aditua zen medikuntzaren historian eta medikuntza-antropologian, eta honela idatzi zuen: «XIX mende hasieran….Hipocratesen garaiaz geroztik egin ohi zenez, elikagaiak murriztea zen joera gaixotasun larrietan…».

Hipocratesek baraua goraipatu zuen, eta gaixoaldian, jan kontuetan beti gaixoaren sena kontuan hartu behar zela esaten zuen. Gaixotasuna arina zenean eta bilakaera ona antzematen zenean, berriz, sendagileak ez zeukala erremedio askorik erabili beharrik uste zuen; bere esanetan, egokiena berezko indarrei  lan egiten uztea zen, gerora vis medicatrix naturae bezala ezagutu zena hain zuzen.

XVII. mendean, Paracelso fisikari ezagunak baraua «erremedio handia» zela esan zuen.

Baraualdian gorputzak ez dio elikatzeari uzten, gorputzaren berezko erreserbak erabiltzen ditu. Baraualdia jatordu bat egiten ez dugunean hasten da, eta gure gorputzean, urtetan, pilatu diren nutrienteak agortzen direnean amaitzen da. Gorputzak barrutik jateko erreserbarik ez duenean, baraua amaitzen da eta ahuleria hasten da.

Baraualdiaren lehendabiziko orduetan gorputzak odoleko glukosa erabiltzen du, glukogeno eran pilatzen dena gibelean eta muskuloetan. Glukosa gutxitzean, gantz-erreserbak erabiltzen ditu gorputzak, eta azkenik, proteinak. Erreserba horiek agortzen direnean bakarrik hasten da gorputza atal eta organo bitalenak jaten. Prozesu horrek ez dauka zerikusirik barauarekin, hori ahuleria da, baina, normalean, baraua bost aste edo gehiago luzatzen denean bakarrik gertatzen da ahuleria, betiere gorputzak dituen erreserben arabera.

Sendatzea prozesu biologikoa da, eta barauaren bidez abian jartzen dira desintoxikazio, garbiketa eta berritze prozesu guztiak. Berez, ez da baraua sendatzen duena, gorputza da sendatzen dena barau egiten dugun bitartean. Sendatzeko gaitasuna berezkoa du bizidun orok.

Norbaitek barau egiten duenean, ez du energiarik erabiltzen liseriketan eta nutrienteen asimilazioan, eta orduan, gorputzeko zelulek eta organoek atseden hartzen dute. Aurreztutako energia hori dena eliminazio eta sendatze prozesuetan erabiltzen da.
Barau egitean energiaren zirkulazio askea berreskuratzen da, izan ere, tentsio emozional eta psikologikoen ondorioz sortzen diren blokeoek eta muskulu-zurruntasunek energiaren zirkulazio askea oztopatzen dute. Baraualdian gorputzak oztopo horiek deuseztatzen ditu, baraualdiko ezaugarrietako bat baita muskuluetako tentsioa gutxitu edo desagertu egiten dela.

Gizakien historian, aintzinako kultura guztiek, bai mendebaldean eta baita ekialdean ere, erabili dute baraua kontzientzia handitzeko; mistiko askok ezagutu eta erabili izan dute baraua helburu horrekin.

Nola diren gauzak… Batzuk barau egiten duten bitartean, beste batzuk ezin mahaitik altxa sabela lehertzeko zorian izan arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>