Energia aurrezteko aholkuak

Bitrozeramika eta labea janaria prestatzen amaitu baino apur bat lehenago itzali behar dira.

Bitrozeramika eta labea janaria prestatzen amaitu baino apur bat lehenago itzali behar dira.

Azken hamarkadetako gehiegikeriek planeta arrisku larrian jarri dute eta ahalik eta energia gutxien kontsumitzea ezinbestekoa da. Gainera, dirua aurrezteko modu ona eta erraza da. Aldundiak gida bat kaleratu du, hainbat aholkurekin.

Isolamendu eta berogailu sistemei dagokienez, egunez eroso egoteko tenperatura egokia 19-21ºkoa da. Gauez, hobe da berogailua itzalita edukitzea. Berogailua pizten denean, pertsianak jaistea eta gortinak ixtea komeni da, bero galerak saihesteko. Hegoalderantz orientatutako leihoetan, ordea, ez da hori egin behar eguzkiaren beroa aprobetxatzeko.

Bestalde, alfonbrak aukera ona dira lur hotzetako isolamendua hobetzeko. Eta altzariak ez dira erradiadoreen ondoan jarri behar.

Urari dagokionez, berogailu sasoia ez denean galdararen hautagailua ACS bakarrik posizioan jarri behar da. Hala, ura ez du horrenbeste berotuko. Komunean ura aurrezteko metodo merke bat tangan urez betetako botila bat edo bi jartzea da: husten dugun bakoitzean ura aurreztuko dugu. Bestalde, txorrotetako tanta jarioak konponduz gero, hilero 100 litro ur xahutzea saihestu dezakegu. Eta dutxa 5 minututik gora ez luzatzen saiatu behar da. Izan ere, denbora hori nahikoa da higiene pertsonala mantentzeko.

Argia aurrezteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak argiarekin lotutako hainbat aholku ere ematen ditu: gelak kolore argiekin margotzea, ikasten edo lanean ari garenean idazmahai luminariak erabiltzea, A+ edo gehiagoko energia etiketa duten lanparak erabiltzea, bonbilla asko dituzten lanparak saihestea…

Etxetresna elektrikoen erabilera zuzena ere oso garrantzitsua da. Hauen kasuan ere, A+ edo gehiagoko etiketa dutenak erostea komeni da. Hozkailuaren tenperatura minimoa 5ºkoa eta izozkailuarena 18ºz azpikoa izatea komeni da.

Desizoztu nahi dugun janaria hozkailuan jarrita, doako hotz irabaziak lortuko ditugu. Hozkailuaren atea ahalik eta gutxien irekitzea komeni da.

Ontzi-garbigailuei dagokienez, baxerari elikagai hondarrak kendu behar zaizkio sartu aurretik. Eta garbitzeko etxetresna elektrikoak beteta erabiltzea komeni da.

Bukatzeko, bitrozeramika eta labea janaria prestatzen amaitu baino apur bat lehenago itzali behar dira, hondar beroa aprobetxatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>