Kantu eskea, aspalditik datorren ohitura

Gabiria-1932

Eskusoinua, panderoa eta danbolina lagun, Gabiriako mutil gazte kuadrilla ikus daiteke aspaldiko irudi honetan kantu eskean. Atorra, zapia eta txapela jantzita, dotore asko agertzen dira guztiak; jaiotza txiki bat ere bazuten alboan. Argazkia 1932. urteko Gabonetan aterata dago, Larreaenea baserriaren atarian.

Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Nikolas Alustiza (Oñatibiaundi, osaba), Markos Zabaleta (Izargoena), Serapio Elosegi (Oñatibitxiki), Antonio Ariztimuño (Izarbarrena), Juan Joxe Arrondo (Oñatibiaundi), Pedro Murua (Izarraundi), Patxikito Irizar (Eizmendi), Antonio Arzelus (Kalebarren), Esteban Alzueta (Izarrerdikoa), Joxe Murua (Alkaintxiki) eta Jose Ariztimuño (Igeribargarakoa) ikus daitezke.

Makurtuta dagoena: Patxi Alustiza Gabiria (Oñatibiaundi) da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>