Patrizioren pentsioa, herriarena

Patrizio_Etxeberriak_eraikPatrizio Etxeberriak Legazpiko arkitekturaren nolakotasuna baldintzatu zuen, eta neurri batean, antolakuntza asmatu ere bai. 1960ko hamarkadan iristen ari ziren langile uholdeentzat ez zegoen etxebizitza nahikorik. Hala, 1968an pentsioa eraiki zuen haren lantegira lanera zetozen langileak zein bisitariak hartzeko.

Kargurik gabeko langileak hartu zituen pentsio berriak, kargudunak hartzeko beste pentsio bat eraiki zuen. Hierarkia beti egon zen presente Patrizio Etxeberriaren herri antolamenduan.

Orain Legazpiko Udalak legazpiar guztien diruarekin erosi du pentsioa, eta gizarte beharrei erantzuteko espazio batean bilakatu nahi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>