«Txistor lehiaketetako lehenengoa izan zen ilusio gehien egin zigun saria»

Arangiz-Patxi-2

Patxi Arangizek (Altsasu, 1990) 2014. urtean ireki zuen harategia Zegaman Beñat Goikoetxea lehengusuarekin. Familiartekoek Urdiainen duten harategian txorizoak eta txistorrak egiten ikasi, eta hainbat sari irabazi dituzte. «Lehenengoa izan zen ilusio gehien egin ziguna, San Tomas eguneko bigarren saria, ezustekoa izan zen. Ze mailatan geunden konturatzeko balio izan zigun».

Zein da zuen sekretua?
Lehengai onak erabiltzea eta pazientzia handiarekin egitea.

Zer moduz hartu zaituzte zegamarrek?
Oso ondo, batez ere bikotekideak [barrez].

Ze zaletasun dituzu?
Motorrean eta mendian ibiltzea, baita pilota partidak ikustea ere.

Janari bat.
Isatsa saltsan.

Edari bat.
Ura.

Pelikula bat.
La vida es bella.

Liburu bat.
Irakurtzen ari naizen Jorge Bucay-en Dejame que te cuente.

Musika talde  bat eta abesti bat.
AC/DC eta Thunderstruck.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak.

Amets bat.
Horrelaxe jarraitzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitutako lehenbiziko motorra.

Goierriko txoko bat.
Aizkorriko punta.

Herriko alkate bazina…
Zegamako zentral zaharra martxan jarriko nuke, herritarren gastuak murrizteko.

Zegaman biziko ez bazina…
Jaioterrian, Altsasun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>