Txangurroa donostiar erara

Txangurroa-1

Osagaiak

  • Txangurro bat
  • Tipula bat
  • Tomate bat
  • Tomate frijitua
  • Brandya
  • Amerikar saltsa
  • Ogi birrindua
  • Oliba olioa
  • Gurina
  • Gatza

Prestaketa

Lehenik txangurroa egosi mamia (haragia) eta korala erabiliz.

Ondo txikitutako tipula gorritzen jarri olio pixka batekin eta gurin zatitxo batekin. Gorritutakoan zuritutako eta haziak kendutako tomate bat gehitu, baita tomate frijitu pixka bat ere.

Ondoren txangurroaren mamia gehitu. Brandy kopa bat bota eta su eman.

15 minutuz egosten utzi, eta amerikar saltsa katilukada bat gehitu.

Aurkezpena

Prestatu dugun orearekin txangurroaren oskola bete. Gainean ogi birrindu eta gurin pixka bat jarri ondoren, labean gratinatu, eta jateko prest legoke.

Lehengaiaren garrantzia

Duela 30 urte ireki zuten Joxi Urkiolak eta Mari Carmen Katarainek Urkiola jatetxea Beasaingo Kale Nagusiko etxarte batean. Harrezkero, garaiko produktuan oinarritutako sukaldaritza ari dira egiten. Azken aldian, Iñigo Urkiola semeak hartu du jatetxearen martxa.

Sasoiko produktuak eskuratzeko inguruko baserritarrengana eta konfiantzazko profesionalengana jotzen dute Urkiola jatetxekoek, kalitatezko lehengaiak lortzeko; barazkiak, arrainak  zein haragiak.

Bi jangela dituzte, nagusia 50 lagunentzako lekuarekin, eta bereizitakoa 12 lagunentzat.

Astelehenetik ostiralera karta zerbitzua bakarrik eskaintzen dute Urkiolan, enpresetako bazkariekin lan egiten baitute. Ostiral arratsaldeetan eta larunbat eguerdi zein gauetan, aldiz, asteburuko menua ere izaten dute aukeran.Igandea da atseden eguna Urkiolan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>