«Festa eta parranda gustatzen bazaizu, Burrunbazale zara zu»

Urteaga-Jon-2

Burrunbazale txarangako partaidea da Jon Urteaga (Ordizia, 1987), bertan saxoa jotzen du. «Beti Argi Bandan hasi eta bertako zenbait kiderekin sortu genuen Burrunbazale duela hamarkada bat baino gehiago. Beasaingo Koskola txarangan ere aritzen naiz».  Ordiziako jaietan txarangarekin jotzea tokatzen zaio. Urte asko dira festak horrela planteatzen dituztela eta hau kantatu ohi dute: «Festa eta parranda gustatzen bazaizu, Burrunbazale, Burrunbazale, Burrunbazale zara zu».

Musikari bezala, zein da festatako unerik bereziena?
Bat aukeratu behar bada, Irungo bandaren kontzertua.

Eta ordiziar bezala gehien disfrutatzen duzuna?
Santa Ana eguna.

Ze zaletasun dituzu?
Kirola.

Janari bat.
Txistorra arrautza frijituarekin.

Edari bat.
Garagardoa.

Pelikula bat.
Million dollar baby.

Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen Itun.

Abeslari bat.
Niko Etxart.

Abesti bat.
Pello Irizarren Kote Polka.

Oporretarako leku bat.
Etxolaren bat, ez oso urruti, zenbait lagunekin.

Amets bat.
Telefono konpainietako deirik, edo antzekorik, ez jasotzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Piano bat.

Goierriko txoko bat.
San Gregorioko ermita, Beasaingo Astigarreta auzoan.

Herriko alkate bazina…
Hori ez dut buruan. Orain Ezenarrori dagokio.

Ordizian biziko ez bazina…
Ordiziara bueltatuko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>