«Aurten ikusi dut lasterketa batzuk lehiatzeko maila badudala»

Xabier_Berasategi(1)

Goierriko TB-Laboral Kutxa talde afizionatuko txirrindularia da Xabier Berasategi (Olaberria, 2000). Aurten izan du maila horretako lehen denboraldia eta hainbat gora beheren ondoren indartsu bukatu du. «Horrekin geratzen naiz. Gustura nago egindakoarekin».

Jubeniletatik afizionatuetara zertan aldatzen da?
Txirrindularien mailan, maila handiko txirrindulari asko dago.

Lasterketa batzuetan aurrean ibili zara. Jauzi handia al dago hortik lasterketak irabaztera?
Ez dut uste handia denik. Beste salto bat eman eta jarraikortasun gehiago izanez gero garaipena iritsi daitekeela uste dut.

Datorren urterako ze helburu izango dituzu?
Beste salto bat ematea. Ikusi dut lasterketa batzuk lehiatzeko maila badudala. Ea datorren urtean gertuago ibiltzen garen.

Eta aurrerago begira zein da zure helburu nagusia?
Helburua edo ametsa profesional izatea da. Gauzak ondo eginez gero aukera hori irits daiteke, baina ez naiz gehiegi itsutzen horrekin.

Ze zaletasun dituzu?
Ehiza, mendian ibiltzea…

Janari bat.
Patata tortilla.

Edari bat.
Freskagarri bat.

Pelikula bat.
Jason Bourneren bat.

Liburu bat.
Kilian Jorneten Correr o morir.

Musika talde bat.
Berri txarrak.

Abesti bat.
Tokatzen dena, denetik pixka bat.

Oporretarako leku bat.
Andorra.

Amets bat.
Momentu guztiak disfrutatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero ez nuen edozein.

Goierriko txoko bat.
Lizarrustiko putzua.

Olaberrian biziko ez bazina…
Inguruko herriren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>