«Taldeko jokalari guztiok kuadrilla bat osatzen dugu, oso giro ona daukagu»

Xabi_Santxez__Idiazabal_ar

Astelehenak eta asteazkenak bete-beteak izaten ditu Xabi Santxezek (Idiazabal, 1991), entrenamendua izaten duelako, eta ostiraletan partida. Gipuzkoako lehen mailan ari den Idiazabal Bai Reformas areto futbol taldeko jokalaria eta entrenatzailea da, eta herriko beste talde bat ere entrenatzen du, nesken Idiazabal Areto Futbola. CAFen egiten du lan soldatzaile bezala, eta bi seme-alaben aita da. Ez du denbora libre askorik, baina gustura ematen dio duen apur hori areto futbolari, jokalari guztiek kuadrilla osatzen dutelako eta oso giro ona dutelako.

Jokalari ala entrenatzaile?
Biak.

Zein posiziotan jokatzen duzu?
Defentsa postuan.

Zaletasun bat.
Korrika egitea.

Musika talde bat eta abesti bat.
Sorotan Bele eta Mariñelaren zain.

Pelikula bat.
Gladiator.

Liburu bat.
Ez dut liburuak irakurtzeko ohiturarik; sare sozialetako kontuak irakurtzen ditut batez ere.

Janari eta edari bana.
Aitak egiten duen paella eta garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Eguraldi ona dagoen lekua; hondartza, igerilekua…

Amets bat.
Momentukoa bizitzea.

Goierriko txoko bat.
Katea aldea, erreka ondoan dagoen pasealekua.

Idiazabalgo alkate bazina…
Idiazabalen dauden elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekintzekin herriari bizia ematen diote, alaitu, eta hori mantentzeko lan egingo nuke.

Idiazabalen  biziko ez bazina…
Kostaldeko herri txiki batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>