«Txikitatik izan dut Zerainen bizitzeko gogoa, familia bertakoa da eta»

Amaia_Lopez__Zerain

Arrazoi bat edo bestea tarteko, denbora asko igarotzen du Zerainen Amaia Lopezek (Idiazabal, 2000). Batetik, Mandioa jatetxean lan egiten du, sukaldean zein zerbitzatzen, ama Maria Luisa Aizpeoleari laguntzen; eta bestetik, bikote duen Iñaki Intxaustiren Mendarte baserrian ere ahal duen guztietan laguntzen du, baratze ekologikoan askotan, landareak sartzen edo barazkiak prestatze esaterako, eta baita Ordiziako azokan duten postuan ere. Horretaz guztiaz gain, Amaia Lopezek ikasi egiten du, Ingeniaritza Mekanikoa.

Zein zaletasun duzu?
Kirola asko gustatzen zait. Palan jokatzen dut Ataunen, eta areto futbolean Idiazabalen.

Pelikula bat.
Izarren argia.

Musika talde bat edo abeslaria.
Izaro.

Abesti bat.
Berri Txarrak taldearen Oreka.

Liburu bat.
Aspaldian ez dut libururik irakurri, baina Internetez Goierriko albisteak irakurtzen ditut.

Janari eta edari bana.
Makarroiak bexamelarekin eta Coca Cola.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun batek Pirinioetatik ekarri zidan harria, oso leku berezikoa zelako.

Goierriko txoko bat.
Nire amona Maritere Arostegiren Idiazabalgo Sagastiberri etxea.

Zeraingo alkate bazina…
Ekintza asko egiten dituzte, turismoa bultzatzen dute… horrela jarraituko nuke, baina herriko jendea kalera ateratzeko ekintza gehiago egingo nituzke.

Etorriko zinateke Zerainera bizitzera?
Bai, txikitatik izan dut Zerainen bizitzeko gogoa, familia ere bertakoa da eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>