«Ama izan naizenetik, euskararekiko pertzeptzioa aldatu egin zait»

Alo_a_Aranburu(1)

Administraria da lanbidez Aloña Aranburu (Ormaiztegi, 1978), eta aseguru etxe bateko bulegoan lan egiten du Zumarragan duela 20 urtetik. Jendearekiko tratua da lanaz gehien gustatzen zaiona. Denbora librea, berriz, euskarari eskaini dio azkenaldian, eta aurtengo Euskaraldia prestatzeko Ormaiztegin lanean hasi berria den taldean dago. Ama izan denetik euskararekiko pertzeptzioa aldatu zaiola dio, ikaratu egin dela haurren eta gazteen artean zein gutxi hitz egiten den ikusita. Egoera horri buelta emateko bere aletxoa jarri nahi duelako parte hartuko du Euskaraldiko talde eragilean eta edozertarako prest dagoela aitortzen du.

Zaletasun bat.
Irakurketa eta irakurtzea.

Liburu bat.
Orain irakurtzen ari naizen Charlotte Bronteren Jane Eyre.

Zure bertsolari kuttuna?
Andoni Egaña.

Pelikula bat.
Errementari.

Musika talde bat.
Gozategi.

Abesti bat.
Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite.

Janari bat.
Babarrunak.

Edari bat.
Sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Asturiasko mendiak eta kostaldea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Ahizpak iaz oparitu zidan lepoko zintzilikarioa, ama jartzen duena.

Goierriko txoko bat.
Aitaren jaiotetxea, Mutiloako Xaxarpe baserria.

Ormaiztegiko alkate bazina…
Oraingoak ondo ari dira, baina ludoteka bat jarriko nuke, eguraldi txarra egiten duenean umeak eramateko.

Ormaiztegin biziko ez bazina…
Donostian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>