«Zegama-Aizkorrin bizitakoa ahaztezina da»

Elizegi-Laida

Laida Elizegik (Zaldibia, 1991) bere burua ez zuen mendi lasterketetan ikusten, baina proba egin zuen, ondo sentitu zen, eta harrezkero lasterketen munduan dabil. Horrela, 2016an Transgrancanaria maratoia irabazi zuen. «Garaipen horrek ate batzuk ireki zizkidan mendi lasterketan munduan». Beste lorpen batzuk ere ez ditu ahaztekoak: Axari Trail-en egindako 3 podiumak, 2019an Zaldibiako lasterketan lortutako bigarren postua edo 2019an Euskal Selekzioarekin korrika egitea, «oso berezia izan zen».  Aurtengoan ordea, lesio batekin bueltaka dabil. «Ez daukat egutegirik finkatuta, gutxi lehiatuko dut. Kirola egiten jarraituko dut baina nire kabuz».

Lasterketa bat.
Iaz Zegama-Aizkorriko maratoian bizitakoa ahaztezina da, latza!

Entrenatzeko leku bat.
Aralar.

Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea, batez ere mendira joatea; sukaldean aritzea, eguzkitan liburuak irakurtzea, parrandaren bat egitea…

Pelikula bat.
Diamantes de sangre.

Liburu bat.
Adibidez azkenekoa, Reina roja.

Musika talde bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
La Pegatinaren Y volar.

Kolore bat.
Morea.

Oporretarako leku bat.
Herrialde Katalanak; bere osotasunean.

Amets bat.
Jendarte parekide batean bizi baldintza duinak guztiontzat.

Zer gosaltzen duzu?
Fruta pieza bat; hiru tostada, olio, marmelada eta tahin-arekin eta olo edo arroz edaria muesliarekin.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ingurukoak pozik ikusteak, eta lanean, gelako haurrek emandako besarkada eta muxuek.

Goierriko txoko bat.
Gaztelu menditik Pikutara doan bidea.

Zaldibian biziko ez bazina…
Kostaldetik hurbil eta mendiz inguratutako herri euskaldun batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>