Adineko pertsonak babesteko boluntarioak

EUKENE_ETA_LIBE_ZAINTZA_SA

Eeukene Agirre (Urretxu, 2000) eta Libe Segade (Zumarraga, 2000) kuadrilla bereko bi lagun dira. Biak dabiltza goi mailako zikloa ikasten: gizarte integrazioa bata, eta gizarte kirol eta animazioa bigarrena. Biei praktikak edo Erasmus egiteko aukera Italian suertatu zitzaien. Libe joan zen, baina iritsi eta aste berean etxera bueltatzeko eskatu zioten. Eukene ez da sekula abiatu. Italiako egoera hemen ere islatuko zela imajinatzea batzuentzat sinesgaitza izan den arren, pandemia iritsi da eta elkarrekin eta arduraz jokatuz bakarrik gaindituko dela.

Hori ondo dakite Agirrek eta Segadek, adineko pertsonak babesteko helburuarekin Goierriko ekimenetako bat sortu duten bikotea baitira. Boluntarioen gazte talde bat antolatu dute Urretxu-Zumarragan, gurasoak lanean dauden bitartean zaintzarik gabe dauden umeekin egoteko. Haien ustez, horrela, aitona-amonek ez dituzte etxeko txikiak zaindu beharko horrek dakarren osasun arriskuarekin. Umeak dira Covid-19 birusaren eroale nagusienak eta adineko pertsonak dira gaixotasunari aurre egiteko pertsona ahulenak.

Ideia solidario hau Libe Segadek proposatu zuen kuadrillako WhatsApp taldean, Madrilen ekimen berak egiten ari zirela ikusi ondoren. Talde txikia osatu eta haur eta lehen hezkuntza ikasi zuten eskolarekin jarri ziren harremanetan, iniziatibaren berri emateko. Proposamena onartu eta jada ari dira umeak zaintzen.

Horrelako laguntzarik behar izanez gero edo bolontario moduan aritzeko, deitu Gainzuri ikastetxera (943 72 12 14) edo jarri Instagram bitartez kontaktuan bikotearekin (@eukeneagirre edo @libee20). Baldintza bakarra bete behar da boluntario talde honen parte izateko: konpromisoa izatea.

Zaintza sareak herri askotan

  • Ataun (komunikazioa@ataun.eus edo 616 758 758).
  • Lazkao (688 757 603).
  • Legazpi (674 430 177/685 36 11 89 edo legazpikolaguntzasarea@gmial.com).
  • Legorreta (688 829 013).
  • Ordizia (688 81 75 83 edo komunikazioa@ordizia.eus).
  • Zaldibia (680 79 54 73 telefonora WhatsAppa «boluntario+izen-abizenak»).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>