Oholtzaren gainera igotzeko irrikaz

Guri5

Argazkia: @garai_fot | Arri Iraeta Irigarai

Guri5 musika taldea 2011-2012. urtean sortu zen. Lehen emanaldia 2012ko maiatzaren 25ean eskaini zuten Zegaman. Guri5 hurrengo laukoteak osatzen du: Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, 1996) trikitia, gitarra eta ahotsa, Ion Gorrotxategi  (Ormaiztegi, 1996) gitarra eta ahotsak, Jon Sagarna  (Gabiria, 1998)  bateria eta Julen Sagarna  (Gabirai, 1998)  baxua.

Estilo zehatzik jarraitzen ez badute ere, ska, rock eta berbena bertsioak jotzeagatik nabarmentzen direla esan daiteke. Lehenengo kontzertua eskaini zutenetik ez dute inolako etenik izan. Goierriko hainbat herritako festetan aritu dira, urtez urte, gazteek parranda egiteko nahikoa giro sortzen.

Gainontzeko musika taldeei eta oholtzara igotzen ez diren, baina zuzeneko musikaz bizi diren tekniko zein bestelako langileei pasa zaien bezala, Covid-19aren eraginez, lotutako hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan dituzte. Hilabete luzez elkar ikusi gabe egon ondoren, konfinamendua leuntzen joan den heinean, berriz ere elkartu eta musika jotzeko aukera izan dute. Epe motzean kontzertuak antolatuko direnik aurreikusten ez denez, entseguak alde batera utzi eta bakoitzaren gozamenerako hasi dira berriz ere jotzen. Gainera, gaur egun, taldeko kide bakoitza bere ikasketa edo lanean murgilduta dabil, eta haien asmoa udako kontzertuetako erritmoa zertxobait jaistea zen, baina ez hainbeste –diote barre artean–.

Oholtzara buelta

Egoera berezi hau dela-eta, oholtzara buelta zalantza askorekin irudikatzen dute orain. Festa giroko kontzertuak, pena handiz, oraindik ere oso urruti daudela uste dute. Momentuz, kontzertu xumeak eta edukiera txikikoak aurreikusten dituzte. Haien esanetan, egokitu beharrean daude eta kontzerturen bat edo beste emateko irrikaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>