«Pantera, Metallica… zuzenean ikusi ditut»

Karlos_Izagirre

Karlos Izagirre Ordizian jaio zen, baina emaztea Aramakoa du, eta bertan bizi da. CAF enpresan lan egiten du, muntaketa lanean. Ia 30 urte daramatza Beasaingo enpresan lanean.

Ze zaletasun dituzu?
Ehiza, animaliak eta semeekin pilotan jokatzea. Baliarrainen baserri bat dugu eta bertan zaldiak ditugu. Ez naiz baserritarra, baina aitona Baliarraingoa zen.

Nora joaten zara ehizatzera?
Aspaldi honetan ez naiz hemendik irteten. Oilagorretara joaten gara.

Zer gosaltzen duzu?
Nire gosariak pixka bat bereziak izaten dira. Proteina batidoa eta zerealak gosaltzen ditut.

Pelikula bat?
Ez dakit ba… Netflix dugu eta egunero zerbait ikusten dugu… Telebista ikusterik ez dagoenez, Netflix jartzen dugu eta semeei gustatzen zaiena ikusten dugu. Akziozko pelikulak ikusten ditugu, batez ere. Zaila egiten zait pelikula bat aukeratzea.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Autoan Pantera dut jarrita. Musika gogor samarra gustatzen zait. Pantera, Metallica… zuzenean ikusi ditut.

Abesti bat?
Metallica taldearen One.

Kolore bat.
Gorria.

Amets bat.
Ez naiz ameslaria.

Goierriko txoko bat.
Hau bera: Arama. Gustura etorri nintzen Ordiziatik hona. Ordizia baino herri lasaiagoa da.

Araman biziko ez bazina…
Ez dakit ba… Ordizia eta Arama probatu ditut eta, aukeran, Arama nahiago dut.

Aramako alkate izango bazina, zer egingo zenuke?
Aramak denda txiki bat behar du, baina hori ez dago alkatearen esku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>