«Lan koloredunak egiten saiatzen naiz»

Kontxi_Simon

Kontxi Simon margolaria Segovian jaio zen eta bi urterekin Itsasora ekarri zuten. 1980an Ormaiztegira ezkondu zen, eta ordutik bizi da han. Umetatik gustatzen zaio margotzea, eta gaztetan San Telmo museoaren atzealdean zegoen akademia batera joan zen ikastera. Ezkonberritan Goiart taldearekin erakusketak egin zituen, logoak egin ditu, Ormaiztegiko kultur etxea apaindu du…

Zein estilo atsegin duzu?
Inpresionismoa gustatzen zait.

Museoetara joateko ohitura al duzu?
Ahal dudan guztietan joaten naiz. Beasaingo Aterpe tabernara ere joaten naiz, erakusketa onak egiten baitituzte.

Pelikula bat?
Ez naiz oso zinema zalea. Julia Roberts aktorea gustatzen zait.

Liburu bat?
Maite Otxotorenaren Victory asko gustatu zitzaidan. Egun Amaia Telleriaren Haize-lekuak ari naiz irakurtzen.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Mikel Laboa, Benito, Imanol… Musika oso gustuko dut eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzako kidea naiz.

Abesti bat?
Nire abesti kuttuna Joan Mari Torrealdairen agurrean abestu zuten Mendian gora haritza da.

Kolore bat.
Ez dut bakar bat baztertzen. Lan koloredunak egiten saiatzen naiz.

Oporretarako toki bat.
Zokoa, Lapurdin.

Goierriko txoko bat.
Itsaso.

Zerk eragiten dizu barrea?
Umeen aurpegiak. Beraien alaitasunak.

Zein da jaso duzun opari bereziena?
Bi semeek oparitutako lepokoa.

Amets bat?
Gizaki guztiek bizitza duina izatea.

Ormaiztegin biziko ez bazina…
Itsason.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>