Olaberrrian euskaraz, lasai asko

Euskaraldia_Olaberrian

Olaberrian bideoa grabatzen, sofa zuria euskararen eta herriko topagunea dela irudikatuz.

Goierriko herrien inplikazioa  ia erabatekoa izan zen 2018ko Euskaraldian. Eskualdeko 23 udalerrietatik 19k eman zuten izena Euskaraldian. Altzaga, Gaintza, Mutiloa eta Olaberria herri gisa ez ziren aritu. Aurten ezin daiteke gauza bera esan, Goierriko herri guztiek hartuko baitute parte Euskaraldian.

Olaberriaren adibidea aipagarria da. Dozena bat lagunek osatzen dute Euskaraldiko taldea eta 100 lagun baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian; aurretik herrian egindako lanaren emaitza da. Izan ere, iazko Euskararen Egunean euskararen jatorriaren inguruko erakusketa bat egin zuten eta herriko errealitatea kontuan hartu zuten horretarako, migranteei arreta berezia eskainiz. Bertan sortu zen aurtengo bideoa egiteko ideia, eta urtean zehar irudiak grabatzen aritu dira. Bideoa osatzeko eta Euskaraldia datorrenerako, errealitate, identitate eta erlijio ezberdinak oinarritzat hartuz, hiru profil ezberdin elkartu ziren azaroaren 8an Olaberriko plazan. Batetik, Espainian jaiotako euskal hiztuna; bestetik, Olaberrian jaiotako neska gazte bat; eta herriko eskolan ikasten duten atzerriko lau seme-alaben ama.

Herriko euskararen egoeraren diagnostiko berria ere egin dute dagoeneko (2008koa zen aurrekoa) eta orain ekintza plana egitekotan dira, lehentasunak finkatu eta urtean zehar euskarari lotutako hainbat ekitaldi antolatzeko helburuarekin. Izan ere, Olaberria, euskaraz lasai aritzeko lekua dela aldarrikatu nahi dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>