Artista eta obra

Ane-IrazokiAne Irazoki Alvarez • Hipatiari begira

Duela gutxi arte Jane Austen-ena emakumezkoen literatura kontsideratzen zen. Artista eta obraren bereizketa bikaina. Hipatiaren erailketan ere, ez da bereizketaren zantzurik sumatzen. Emakume askok pseudonimoetan eta anonimotasunean ezkutatu dute euren burua, bazekitelako bereizketa hori eurentzat behintzat ez zela izango. Nabokov, Picasso, Allen edo Maradona-rekin, berriz, ez da hori gertatu.

Adibide sinple horiek ondorio garbi bat erakusten dute. Gizona neutroa da, eta emakumea bestetasun subjektiboa, ergo emakumea ezin da bereiztu obratik beti delako subjektiboa. Baina kontua ez da ea bereizketa egin beharko litzatekeen edo ez, baizik eta ea egiten dugun, ea sistema honetan posible den. Eta hori gizonak protagonista direnean bakarrik gertatzen da.

Bestalde, ekintza baten aurrean hartutako jarrera erabaki politiko bat izango da. Pobre jaio eta aberats hil zena, futbola bezalako ekintza batean irabazitako dirua emakume adingabeen esplotazioa eta bortxaketa ordaintzeko erabiltzen duena, eta bikotekidea baloia bezain gogor jotzen zuena borrokaren zure aldean baldin badago, agian, zure langile klasea norentzat den argi utzi diguzu, eta mozorro morea erori zaizu, lurreraino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>