Oraina eta geroa

Josune-GilJosune Gil • Ezkerreko eserlekutik

Hitz hauek idazten ditut R.E.M. entzuten dudan bitartean. Nire amarengandik jaso ditut gustu musikalak beste gauza batzuen artean, eta uste dut, behintzat horregatik, azkeneko egunera arte nigatik harro sentiaraziko dudala.

Egun hauetan, atzera begira, konturatu naiz familian gero eta gutxiago garela. Gabonetan askotan pentsatu izan dut hori, eta aurten are gehiago. Gure kasuan koronabirusarengatik hartutako neurriek ez dute eraginik izan ospakizunetan elkartu gaitezkeen pertsona kopuruari dagokionez… pentsa.

Eta bizitzan pentsatzen hasten naiz, eta bizitzeko geratzen zaigunaz, galdera-ikurrez betetako geroaz. Eta konturatu naiz familiako gazteena naizela, eta familia txiki hau, oinordekorik izan ezean txikitzen joango dela, desagertu arte. Eta zein garrantzitsua den aukeratzen dugun familia, gure beste benetako familia. Denboraren eta kolpeen poderioz, handitzen, txikitzen eta aldatzen joaten dena. Eta egunen batean, festak, oporrak, inprobisatutako bidaiak, hondartza-egunak, gau luzeak… amaitzen direnean, zein garrantzitsua izango den lehenengoa bezain baliotsua den bigarren benetako familia sendo eta iraunkorra ondoan izatea. Eta bakardadea zer den ez jakitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>