«Animaliak zaintzen ere gustura lan egingo nuke»

Elixabete-Garcia

Elixabete Garcia sukaldari ordiziarra Aramako ostatuko nagusia da. Hamaika tokitan lan egin du: Tolosan, Irlandan, Tenerifen, Legorretan, Zumarragan… Duela hiru urte Aramako ostatua hartu zuen Maider Carcellerekin batera eta oso gustura daude. Ohiko sukaldaritzaz gain, begetarianoa, beganoa eta makrobiotikoa egiten dituzte. «Familia asko hona etortzen dira, guztientzako aukera dugulako».

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendira joatea, frontenisean jokatzea, lagunekin egotea, animaliak, kafe usaina, bidaiatzea…, nahiz eta hegazkina hartzea ez zaidan gustatzen.

Mendi bat?
Txindoki. Urteak neramatzan igo gabe eta negu honetan igo naiz, elurraz gozatzeko.

Animalia asko al dituzu?
Katu bat, txakur bat eta ostatura etortzen den txantxangorri bat.

Ezagutu dituzun toki ederrenak?
Istanbul eta Egipto.

Pelikula edo telesail bat?
Fried green tomatoes (Tomate berde frijituak).

Kolore bat?
Berdea.

Musika talde bat?
Zea Mays eta The Hole.

Abesti bat?
Negua joan da ta, pixka bat animatzeko, eta Gloria Gaynor-en edozein. Musika alaia atsegin dut.

Zer gosaltzen duzu?
Bi kafesne (olo esnearekin).

Araman lan egingo ez bazenu?
Animaliak zaintzen gustura lan egingo nuke. Baita Michelin izardun jatetxe handi batean. Diverxora, adibidez, gustura joango nintzateke.

Aramako alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Denda txiki bat jarriko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>