«Euskara ez jakitea oztopo izan da EHUn irakasle bezala lan egiteko»

m-Carmen-CaresCarmen Cares • Ordizia

Txilen jaio zen Carmen Cares. Ikasketa beka bati esker, ikerketa bat egiten aritu zen Bartzelonan sei urtez, eta duela bost  iritsi zen Goierrira. Unibertsitateko irakaslea da.  «Gaur egun nire bikotea dena  formakuntza saio batzuetan ezagutu nuen, Iruñean». Orain Ordizian bizi da: «Asmoa zen denboraldi baterako etortzea, doktore tesia idazten bukatu arte, baina hemen jarraitzen dut, hemen osatu dut familia». Beste pertsona migrante batzuen esperientzien alboan, «desberdina» izan dela dio: «Bikotea hemengoa izanda, babes maila handiagoa» duela, «lagunak erraz egin» dituela  eta «auzotarrek errespetu osoz hartu» dutela dio. Talde feministan oso aktiboa da eta jende asko ezagutzeko balio izan dio. Sozialki, beraz, ez du arazorik  izan. Bestalde, lan munduan bestelakoa izan dela dio: «Euskara ez jakitea oztopoa izan da Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiteko».

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>