«Oso onak izan dira nirekin, ezagutu nituenetik gauzak asko aldatu dira»

m-Saad-HusseinSaad Hussein • Urretxu

Pakistanen jaio zen mutil gaztea da Saad Hussein, eta oinez, trenez,…2017an iritsi zen Urretxura. Kontatzen du ez zuela Goierrin inor ezagutzen. Lehen momentu haiek nahiko gogorrak izan zirela, hizkuntza ere ez zuelako ezagutzen. Urretxura iritsi aurretik eskola bat zapaldu gabe zegoen, eta hemen, EPAn izena eman zuen,eta  eskola graduatua  lortuko du laster. Dirurik gabe eta etxerik gabe, udaletxean laguntza eskatu zuen. Hala ezagutu zuen Goierri Garaiko migrazio teknikaria. Hussein gazteak esaten du «ikaragarri lagundu» diola. Haren bidez, gaur egun jasota duen familia ezagutu ahal izan zuen. «Oso onak izan dira nirekin, haiek ezagutu nituenetik gauzak asko aldatu dira nire bizitzan». Gehitu du « lana ere eman» diotela: «Orain pozik nago, falta nuen ia guztia dut». Herritarrekin, «gustura» sentitu dela esan du, «lagun asko egin» dituela eta «bikote euskalduna» duela.

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>