Otsailak zuzeneko hainbat musika emanaldi ekarriko ditu Goierriko eskenatokietara. Beste Bat! egitasmoaren barruan, Xabi Solanok joko du larunbatean, Zumarragako Zelai Ariztin. Hilaren 23an, Juan Mari Beltranen txanda izango da, Lazkaoko Arerian. Eta 25ean, Nøgen taldeak joko du Zumarragan.