«Ibiltzea gustatzen zait, arnasa hartzeko»

Maria_Eugenia_Lasa

Maria Eugenia Lasa Legorretan jaio zen, baina Ormaiztegira ezkondu zen eta 22 urte daramatza bertan bizitzen. Lehenago Ormaiztegiko Usoa tabernan lan egin zuen eta hor ezagutu zuen, hain zuzen ere, bere senarra dena. 2019an Ormaiztegiko Estankoa hartu zuen eta «oso gustura» dago bertan.

Zer egiten duzu aisialdian?
Ibiltzea gustatzen zait, arnas pixka bat hartzeko. Bide berdera joateko ohitura dut. Eskulanak egitea ere asko gustatzen zait, baina denbora gutxi dut.

Pelikula edo telesail bat?
FBI telesaila ari naiz ikusten.

Kolore bat?
Kolore asko atsegin ditut, baina berdea esango dut. Izan ere, bizi dugun egoera honetan, itxaropena inoiz baino beharrezkoagoa dugu.

Oporretarako toki bat?
Errioxa. Casalarreinara joateko ohitura dugu.

Musika talde bat edo musikari bat?
Musika talde eta musikari asko gustatzen zaizkit, baina gehien Benito Lertxundi.

Abesti bat?
Benitoren edozein.

Liburu bat?
Agustin Galabide ormaiztegiarraren bizitzan oinarritua dagoen Maldito Gorri liburua. Oso liburu polita da. Oso gustura irakurri dut.

Idazle bat?
Ez dut idazle kuttunik.

Zer gosaltzen duzu?
Ondo gosaltzen saiatzen naiz. Kafesne bat hartzen dut, tostadekin, eta fruta pieza bat.

Ormaiztegin biziko ez bazina?
Legorretan biziko nintzateke, noski. Gainera, ama han dut.

Ormaiztegiko alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Uf… Ideiarik ere ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>