«Gure artean sareak sortzea bezain garrantzitsua da kaleak hartzea»

F-Ianire-HidalgoIanire Hidalgo • Urola Garaiko Koordinadora Feminista

Ianire Hidalgo (Urretxu, 1992) Urola Garaiko Koordinadora Feministako kidea da. «Aurtengo Martxoaren 8a ezingo dugu nahi dugun eran antolatu, batez ere dauzkagun mugengatik, baina hala ere, manifestazio deialdia egingo dugu». Horrez gain, «ibilaldiren bat» egitea ere pentsatzen ari direla ere esan du. Oztopoak oztopo, Martxoaren 8 honetan ere, hainbat ekintza egingo dituzte «saretzeko helburuarekin», uste dutelako, «oso garrantzitsua» dela «sareak sortzea gure artean, emakumeen artean», eta hori bezain «garrantzitsua» da, «kaleak hartzea, espazio publikoa gureganatzea,…». Aurten, «inoiz baino gehiago, ikuspuntu positiboa atera» eta feminismoaren aldarriak gizarteratuko dituzte Martxoaren 8an; «Baju xamar sentitu gara bileretan, ezertarako gogorik gabe,… Baina animoak aldatu eta goratu nahi ditugu Martxoaren 8 honetan, gure aldarriei ahotsa emateko».

 

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/26/emakumeak-ahaldunduz-berdintasunera/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>