«Tabernan neurriak bete egiten dira. Tabernak istean dator arazoa»

f-asier-aseginolazaAsier Aseginolaza – Kirkil taberna (Ordizia)

Ordiziako Santa Ana festak uztailean ospatu beharko lirateke, baina beste herri batzuetan zer gertatzen ari den ikusita, ez dirudi Ordizian ospatuko dituztenik. Horren faltan, kultur eta aisialdi ekintzaren bat edo beste antolatzea oso posible da, baina oraindik jende pilaketarik ez da gomendatzen. Zein eragin du horrek zure negozioan?
Egia esan, beldur naiz. Ikusten dugu nola ari diren neurriak malgutzen, jendeak alkoholarekin kontrola galtzen duela… eta ostalariak izango gara ez festetan, beste behin ere, polizia lanak egin beharko dugunak. Iaz hala gertatu zen, hala ari da gertatzen, eta aurten ere, ausartzen naiz esaten, antzeko egoerak biziko ditugula. Eta ez dut batere gogorik, beldurrez gaude etor litekeenagatik.

Egun horietan jende gehiago ibiliko dela uste duzu?
Uste dut baietz! Hala bada, lan egiteko aukera bat izango da. Etxeratzeko ordu mugarik ez izateak, eta ostalaritza establezimenduen ordutegia luzatu izanak, bueltatxo bat emateko aukera emango du. Baina esan bezala, beldurrez gaude!

Ordutegia aipatu duzu, pasa den astetik 02:00ak arte ireki dezakezue…
Gauerdira arteko muga motz geratzen zen. Orain, bi ordu gehiagorekin, afal ondoren ere lan egin dezakegu, beraz, tira! Ikusiko dugu nola doan. Bestalde, neurrien inguruan, uste dut, ez direla oso logikoak. Jendea tabernan dagoenean neurriak bete egiten dira. Arazoa dator, tabernak istean. Astebururo-astebururo ikusten ari gara, kaleetan eta parkeetan biltzen dela jendea, eta hor ez du inork esku hartzen. Ez zen hobe izango jende horrek ostalaritza establezimenduetan eserita jarraitzeko aukera izango balu?

Herriko festak urteko diru sarrera garrantzitsuenetako bat izaten dira. Nola eragingo dizue ez ospatzeak?
Orain arte bizirautea lortu dugu, baina soldatarik etxera eraman gabe. Aurreko urtean bi soldata baino ez genituen eraman, eta aurten beste pare bat. Eta laguntzak ez dira nahikoak izan. Berandu, gaizki eta gutxi jaso dugu, eta ezin da ahaztu, ez digutela lanik egiten utzi. Hori konpentsatu egin behar da! Baina hala ere, benetan nahi dudana da, lan egiten utz diezagutela.

Erreportaje osa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/06/25/aurten-ere-jaien-txinpartarik-gabe/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>