Lagunak taldea, lagun artetik jendartera

Lagunak-ZaldibiaLagunak taldea (Zaldibia)

Euskal kantagintza eta euskal kulturaren aldeko sentimendua pil-pilean zeuden 60ko hamarkadaren bukaeran. Askatasun egarriak eta garai berri baten beharrak bat egin zuten, eta nahi horiei kantatzen zioten bakarlari eta taldeak sortu ziren nonahi. Garai horren adibide da Zaldibiako Lagunak taldea. Beste asko bezala, eliz giroan kantuan hasitako lau lagun elkartu eta taldea sortzea erabaki zuten. Mariasun eta Pakita Mendizabalek, eta Mari Paz eta Maria Dolores Iruinek osatu zuten laukotea. Gitarra lagun zutela, hainbat ahotsetara kantatzen zuten.

Euskaraz abesten zuten, kantu herrikoiak eta abesti ezagunen euskarazko moldaketak eginez; horietako bat izan zen Dominique kantuaren bertsioa. Haien kantuak ere bazituzten; ezagunena, Zaldibiari eskaini zioten Herritxo txiki bat abestia. Garai hartan euskaraz abesten zuten taldeak jaialdi askotan elkartzen ziren, eta Lagunak laukotekoak, Ez Dok Amairu mugimenduarekin batera hasi ziren; plazaz plaza kontzertu ugari egin zituzten, horrela. Kolektiboko kide egiteko proposamena ere jaso zuten, baina uko egin eta haien ibilbideari jarraitu zioten. Pixkanaka, ordea, emanaldiak bakantzen eta taldekide bakoitza bere bizimodua egiten hasi zen, harik eta taldea desegin zuten arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>