Baina bihotzak dio

YonAnder-MarcosYon Ander Marcos • Egurrezko zaldia

Lanean hasi naiz. Gida kultural nabil Euskal Herrian zehar, bertako txokoak erakutsi eta gure kultura eta kultura artistikoa azalduz. Hamaika bezero izaten ditut. Orokorrean bisitariak espainolak izaten dira, baina munduko txoko guztietatik ere etorri ohi dira. Eta asko nabari da bidaiatzeko aukerak dauzkatela. Atzo Ibizako bati tour bat egitea egokitu zitzaidan. Tour erraza, denok ezagutzen duguna, baina bertako inor ez dena animatzen ikustera: Hiru tenpluen ibilbidea. Inaxiok, gure patroi handiak, eginiko bidea. Bezeroa Euskal Herriaz eta gure kulturaz maitemindua omen zegoen. Gazte etorri zen gurera lehen aldiz, eta urtean bi edo hirutan etortzea gustatzen omen zaio. Tourra egin bitartean txunditua zirudien. Arantzazu ezagutzeko ideiarekin omen zetorren, Oteizar zale sutsua baita. Baina Loiola ikustean, Antioko baseliza eta gure amabirjina ikustean extasiak eman zion ia-ia. Bere zirrarak zerbait pentsarazi zidan: Desiatzen gaude munduko kulturak ezagutzeko, baina ezagutzen al dugu gurea? Gure etxea ere ez ez dugu ezagutzen. Ezagutzen al dituzue, benetan, Iparragirreren abestiak? Edo, ezagutzen al duzue zertan datzan lauburuaren sinbologiak? Gure kultura maitatu eta zaindu behar dugu, globalizazioak eskuetatik kenduko digu eta. Galtzen ari da. Galdu egingo dugu. Eta gu gara errudunak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>