Betidanik eta betiko

Indar

Beasaingo Indar lantegi zaharra eta Igartzako burdinola. / Gure Gipuzkoa

Jose Luis Etxezarreta • Beasain

Gure aitak zioenez, betidanik iristen ziren Beasainera eskutitzak eta merkantziak trenez: posta, paketeak, zein ardoa edo olioa.

Niretzat berriz, betidanik izan da gure herria industria gunea; hain zuzen ere, herri barnean zeudelako lantegiak: Azpeitia Hnos., Indar… gure kaleetan barrena genituen, Igartzako multzoa barne. Eta hauxe da aukeratu dudan argazkia, txikitan ezagutu nuen Beasain.

Baina etxean gazteez eta lanean gaztetxoez inguratuta egoteak hausnarketara bultzatzen nau; izan ere, sarritan entzuten dudan esaldiak ez baitit beste aukerarik ematen: «Zure betidanik edo gure betidanik?».

Herriak, kaleak, ohiturak… etenik gabe aldatzen doaz, eta gazte hauek laster jakingo dute «betidanik» harea mugikorretan bizi dala.

Ohitura zaharrak mantentzen

Agian horregatik saiatzen gara hainbat ohitura zahar mantentzen belaunaldiz belaunaldi: musika, bertso, jai eta beste hainbat, nire kasuan San Joan bezperan lizar adarrak bildu eta etxe ataritan jartzea.

Eta betiko? Gure zaharrek «betiko Jainkoa» esaten zuten. Gerora ikasi genuen «diamantea dela betiko». Eta duela gutxi, matematikari ospetsu baten eskutik jakin dugu «teorema bat dala betiko». Eta bestela, galdetu Pitagorasi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>