Kontrola!!!

Aitor-artzaAitor Artza • Musikazalea

Egun tokiko musika lokal gehienetan gertatzen ari dena kontraesanez betea dago, eta gure segurtasunaren aitzakian, erabaki kontrajarriak betearazten dira… Duela urte asko Hertzainak taldeak Kontrola kantan abesten zuenak egungoaren deskribapen metaforikoa dirudi…

Barka itzazu eragozpenak
Sentimos causarles molestias
Zure segurtasunerako ari gara lanean,
Euskal Herri osoaren segurtasunerako
Estamos trabajando por su seguridad,
Por la seguridad de todo el pueblo vasco
Muchas gracias, muchas gracias, muchas gracias...
Eskerrik asko!

Egoera epe laburrean aldatuko denaren esperantza dago toki orotan, zeren ez du zentzurik talde baten kontzertuan dagokion tartearekin eserita egon beharrak, eta diskoteka batean, aldiz, talde beraren kanta inolako mugarik gabe zutik eta saltoka elkarrengandik gertu dantza egin ahal izateak. Larria da egoera kontzertu areto eta musika ekitaldiak eskaintzen dituzten taberna edo lokalentzat, are gehiago, Europako bakunazio tasa handienetakoa duen Hego Euskal Herrian,  soluzio gisa aurkeztu diren erdibideko erabaki hauek, egoeraren larritasunari erantzunik ematen ez diotenean. Ez du zentzurik. Neke hori salatu nahian, Hondarribian urriaren 9an izango den Fenomena jaialdirako Veranoide artista grafikoak, Joe Strummerren keinu bat oinarri hartuta eginiko kartela bikaina iruditu zitzaidan.

Noir Socha ordiziarrak Fenomenan izango dira, Joseba Irazoki eta Vulk-ekin besteen artean, eta nola ez, etxean ere, Ordiziarrok-en ariko dira, aste honetan zabaldu den kartelean ageri den bezala. Hemen, Bamms rockandrolleroekin, Oki Moki (Punk-New Wave) talde apartarekin eta Grises nola Ezpalarekin izango dira, beste batzuekin batera.

Beldur naiz, Kontrolari gustua hartu ote zaion, baina ea egun horiek iristerako, sasi-babes neurriak zentzu gehiagoz ezartzen diren eta jaialdi hauek bakunazioak eman behar zigun askatasunez gozatzen uzten diguten.

PD. Ataungo Tirokatuak ikusteko irrikitan gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>