Bizikletan ibiltzearen onurak eta aukerak

TxirrinduEuropako Mugikortasunaren Astearen barruan,  Idiazabalen, eta Uggasa garapen agentzia osatzen duten lau herrietan (Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio etaItsaso), mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua aldarrikatu zuten irailaren amaieran, Zaindu osauna, mugi zaitez modu jasangarrian goiburupean. Bizikleta da mugikortasun jasangarrirako tresna baliagarri horietako bat. Txikienen jostailu edo kirola egiteko tresna izatetik harago, bizikletan ibiltzeak onura ugari baititu osasunerako, Uggasak azpimarratu duenez.

  • Gaixotasun koronarioen arriskua murrizten du, eta obesitatea, diabetea edota arazo muskulueskeletikoak gutxitzen dira.
  • Endorfinak aktibatzen ditu. Zenbat eta endorfino gehiago aktibatu, orduan eta zoriontsuagoa sentitzen da.
  • Loa hobetzen du.
  • Antsietateari eta depresioari aurre  egiten laguntzen du.
  • Autoestimua handitzen du.
  • Estresa ezabatzen du.
  • Kontzentrazioa hobetzen du.

Bakoitzaren beharren eta gustuen arabera

Bizikleta bakoitzaren beharretara eta gustuetara diseinatu eta egokitzeko aukera ugari dago, gainera. Uggasaren webgunean (uggasa.eus) ideia ugari jaso daitezke. Bizikletaren koadroa pegatinekin edo irudiekin pertsonalizatzeaz gain, erosketak edo beste objektu batzuk eramateko sistemak jartzea da beste aukeretako bat. Besteak beste, parrillan fruta-kaxa edo eskulekuan edukiontzi gisa poltsaren bat edo motxilaren bat jarriz.

Bizikleta elektriko bihurtzea

Bizikleta konbentzionala elektriko ere bihur daiteke erabilera errazteko, bateria, motor, sentsore eta pantaila batez osatutako kita instalatua. Uggasaren webgunean eskura daitezke azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>