Gazteria jomugan

Julen-IratiJulen Azpeitia eta Irati Arratibel • Sua da zeruan

Azken bolada honetan denen ahotan bolo-bolo dabilen gaia bilakatu da gazteriaren jarduna. Komunikabideek darabilten gai bakarra da, pandemiaren ondorioz ezarri diren arau murriztaileen hastapenetatik. Egiten dugunaz, egiten ez dugunaz eta egin beharrekoaz mintzo dira une oro, erru guztia subjektu berari egotziz. Hala eta guztiz ere, horren atzean bada ezkutuko arrazoirik.

Pandemiaren testuinguruan botere exekutiboak (Eusko Jaurlaritzak) egindako gestio tamalgarria zuritzeko erabilitako estrategia hutsaz ari gara. Kudeaketa txar horren inguruko arreta desbideratzeko errudun bat identifikatu beharra zeukaten, eta hori arrazoitzeko, gazteon jokabidearen baitan aurkitu dute irtenbiderik errazena.

Gazteok bizi dugun prekaritate egoerari irtenbidea eman beharrean, jazarpen polizialaren bidez kolektiboa modu batera edo bestera kriminalizatzea izan da instituzioek hartu duten erabakia, horren atzean estrategia mediatiko bat ehunduz eta mezu faltsuak helaraziz.

Orain, normaltasun berriaren atarian gauden honetan, eta pandemia poliki-poliki amaitzen ari dela dirudienean, galdera hau egiten diogu geure buruari: zer aitzakia jarriko du oraingo honetan botereak gazteonganako kriminalizazioarekin jarraitzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>