Aparkaleku bila nabil, itxaron!

Oier FernandezOier Fernandez Beltza kolore

Egunen batean gida baimena aterako dudanaren esperoan nago oraindik. Egunen batean, amaierarik gabeko testu liburu horretako azken esaldia irakurriko dudala espero dut. Baina merezi al du kotxea edukitzeak?

Urretxu-Zumarragako egoera kezkagarria da. Eta seguraski inguruko herrietakoa ere bai. Non utziko dut kotxea? Izango al dut aparkalekurik lanetik edo unibertsitatetik herrira etortzen naizenean?

Hirian, herrian edo bizi garen tokian kotxea ahalik eta gutxien mugitzearen aldekoa naiz. Sekulako zirrara sortzen dit bertako kaleetan zehar paseatzea. Inguruko pertsonen portaerez ohartzea edota bertako merkatarien dendetako erakusleihoen aurretik igarotzea.

Azkenaldian argiaren prezioak gora egin du, baina gure herrietan aparkalekuek behera. Jendeak, kotxea geroz eta gehiago erabiltzen du, eta egoera honek sortzen dituen beharrak asetzearen kontra daude udaletxeak. Gainera, hiri handietan biziko bagina bezala kotxea aparkatzeko tokiek prezioa dute orain. Agian beste gastu batzuk asetzeko, biztanleriaren garraio beharrez aprobetxatzen ari dira? Beraz badakizu, autoa mugitu behar baduzu, birritan pentsatu eta kartera ondo bete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>