Eta punka Goierrira iritsi zen

PotrotainoPotrotaino (Ordizia)

Punk mugimendua 80ko hamarkada hasieran iritsi zen Euskal Herrira. Kortatu, RIP edo Hertzainak bezalakoekin batera, Goierrik ere izan zuen bere ordezkaria: Potrotaino. Ordizian sortu zen, 1984an, Txapu eta Miguel elkartzen hasi eta taldea sortzea erabaki zutenean. «80ak oso gogorrak izan ziren. Krisi handia zegoen eta ostia txarra nonbaitetik atera behar zen». Hala gogoratzen du sorrera garaia Txapuk, taldeko gitarrajoleak. Taldea osatzeko, Pedro, Txapuren anaia, eta Toño, lehen abeslaria, sartu ziren.

Aurreneko kontzertua Ordizian egin zuten 1986an, Kortaturen telonero. Urte hartan etorri ziren lehen aldaketak; Miguelek utzi eta Toño soldadutza egitera joan zen; Delirium Tremensen aritutako Anton etorri zen, eta Pedro hasi zen abesten. Bi maketa grabatu zituzten: Hasta los cojones (1987) eta Beraien adierazpen askatasuna (1990), ordurako Estibi eta Gorka Morenin taldekide zirela. Aurreneko disko luzea 1991n iritsi zen: Muerte al violador. Diskoetxearekin arazoak izan zituzten, ordea, eta bigarren diskoa, Potrotaino (1994) Bizkaian grabatu zuten. Hainbat ezbehar tarteko, apalaldia izan zuen taldeak. Urte batzutara berragertu ziren La verdad comienza aki (2002) diskoarekin. Ezbeharrek eta osasun arazoek etenaldi luzea ekarri zuten, ordea. 2015ean taldea atzera berpiztu zuten Txapuk eta Estibik, Marssal eta Urko taldekide berriekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>